}

Akatsik gabeko konpositeak

1996/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Konpositez egindako piezak saiakuntza ez-suntsikorren bidez kontrolatzea beti izan da arazo latza. Normalean horretarako ultrasoinuak erabiltzen dira, baina metodoa neketsua da piezak puntuz puntu aztertu behar direlako.

Konpositez egindako piezak saiakuntza ez suntsikorren bidez kontrolatzea beti izan da arazo latza. Baina, Miarritzeko Dassault Aviation lantegian urte amaieran askoz ere instalazio azkarragoa izango dute horretarako.

Rafale gerra-hegazkinaren konpositezko piezak egiaztatzeko, Miarritzeko Dassault Aviation lantegian urte amaieran askoz ere instalazio azkarragoa izango dute. Doitasun handiagoz hamar aldiz denbora gutxiagoan egiaztatuko dira konpositezko piezak. Miarritzeko injineruek Iparramerikako Batelle sozietearekin elkarlanean RTUIS (Real Time Ultrasonic Imaging Sistem) makina prestatu dute. Ultrasoinuaren uhinak kontrolatu behar den pieza zeharkatzen du eta likido detektorean (freoian) hedatzen da.

Erreferentzia gisa erabiltzen den beste uhin bat detektore horretara gidatzen da. Bi uhinek elkartuta interferentzi sarea sortzen dute, likidoaren gainazala altxatu egiten delarik. Gainazaleko altxatze horiek laser izpiak argitzen ditu eta irudia bideo-kameran ikus daiteke. Gutxienez 2 milimetro dituzten akats guztiak detekta daitezke horrela. Azken hiru urteotan instalazio txiki batean saiakuntzak egin dituzte Miarritzen eta emaitza onak ikusita prestatu dute makina handiagoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia