Akabo! Erori da Mir.
2001/03/23 Elhuyar Zientzia
Ez da ezustekorik izan eta Mir-en hondarrak Ozeano Barean hondoratu dira gaur goizean. Bertan izan direnek ikuskizun aparta izan dela aitortu dute. Mir-i kolore horiko isats luze eta dirdiratsua sortu zaio eta zerua zeharkatu eta lurrera hurbildu ahala, hamaika zatitan apurtu da, su artifiziala bailitzan.
Poz- eta tristura-uneak bizi izan dira errusiarren kontrol-zentroan. Poza, guztia nahi bezala joan delako eta "lurreratzea" erabat arrakastatsua izan delako. Espazio-estazio handi bat lurrera modu kontrolatuan ekarri den lehen aldia izan da hau eta lan txukuna egin dute errusiarrek. Zati guztiak markatutako erorketa-gunearen barruan jausi dira eta ez da inolako istripurik gertatu. Tristura, berriz, Mir errusiarrek espazio-kontuetan duten boterearen ikurra izan delako 15 urte hauetan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia