}

Airea garbitu nahian

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gas beroak iragazita, airea garbiago egoteaz gain industrien energi aprobetxamendua hobea izan daiteke.

Azken urte hauetan, 200†C baino tenperatura handiagoko gasak iragazteko iragazki-mota berri bat erabiltzen hasi dira industrian. Iragazki hauek feldro puntzonatuzko edo ehun landuzko mahuka, zaku edo poltsak dira. Feldroa erresistentzia handiko zuntzez osaturik dago.

Zuntz hauek egiteko erabiltzen diren materialak hauexek dira: nomex-a (200†C baino tenperatura handiagoa jasaten duen zuntz metoaramida), tefloia (240†C baino tenperatura handiagoa jasaten duen zuntz fluorokarbonatua) eta tefaire-a (250†C baino tenperatura handiagoa jasaten duen beira-zuntza).

Sistema hau erabilita, batez ere zementu-industrietan edo karbono dioxidoa zein ferroaleazioak sortzen dituzten industrietan, aire-poluzioaren kontrol zorrotzagoa egin ahal izango da. Bestalde, garbitutako gasak berrelikagai gisa (bero-trukagailuen bidez) erabil daitezkeenez, energi aprobetxamendu hobea lortzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia