}

Aintzinako atmosferaren arrastoak

2000/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela milioika urteko arrokak aztertuz orduko atmosferaren eboluzioa nolakoa izan zen jakiteko metodoa garatzea lortu du Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Aspaldi atmosferan zeuden oxigeno- eta ozono-kantitateak eta bi horien eboluzioa ezagutzeko metodorik ez zegoen orain arte. Ikertzaile-talde honek 3.900 eta 2.200 milioi urte bitarteko arrokak aztertu ditu; hain zuzen, sufre eta oxigenoaren arteko erreakzioek utzitako arrastoak aztertu dituzte eta arrasto horiek atmosferan gertatu ziren aldaketen adierazle direla ikusi dute. Duela 2.500 eta 2.100 milioi urte bitartean aldaketa bortitzak gertatu ziren Lurreko atmosferan, oxigeno eta ozonoa ugari pilatu baitziren atmosferan. Denboraldi hura oso garrantzitsua izan zen biziaren bilakaerarako eta orduko atmosferaren ezaugarriak ezagutzea oso interesgarria da egungo ikertzaileentzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia