Aibo, adimen artifizialdun txakurra

Irudiko "txakurrak" Aibo du izena, eta Sony etxeak saltzen du. Orain dela urte bat 2.500 dolarretan jarri zuen salgai, eta saltzen hasi orduko, 20 minututan, agortu ziren lehen 10.000 txakurrak.

Lau oinetako txakur-itxurako robota da, gizakiari lagun egiteko sortua. Aibo adimen artifizialez hornituta dago; gertatutakoa gogoan hartu eta "ikasi" egiten du. 50 hitz ikas ditzake, eta ondoren bakoitzari dagokion ekintza burutu.

Burua, ahoa, oinak, belarria eta isatsa ere mugi ditzakeen txakur honek poztasuna, tristura, egonezina eta antzeko emozioak adierazten ditu.

Argazkiko AIBO ERS-210a bigarren belaunaldia da eta 1.500 dolarretan dago salgai.

Informazio gehiagorako, joan www.aibo.com orrialdera.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali