}

Ahateen ezusteko propultsioa

2003/07/03 Elhuyar Zientzia

Ogi-puska bat ikusi eta azkar mugitzen dira ahateak ur gainean hura harrapatzeko; nola mugitzen dira hain azkar? Ezin da esan ahateek 'igeri' egiten dutenik; ematen du gehienbat arraun egiten dutela hankekin ur gainean mugitzeko. Aitzitik, teknika hori aztertu, eta ondorioztatu dute arraun egitea baino konplexuagoa dela ahateen mugimendua. Biofisikarien ustez, urpekariek hegatsekin egiten duten gora eta beherako mugimendua konbinatzen dute ahateek arraun egitearekin. Beharbada, beste hainbat animaliak ere teknika bera erabiltzen dute, igelek adibidez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia