Adimen artifizialaren irudikapenak
2024/09/02 Landabidea Urresti, Xabier - Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua. | Landa Gundin, Nagore - Informatika-irakaslea eta digitalizazioko aholkularia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Adimen artifizialeko programa batzuk erabiltzaile arruntetara iritsi direnetik, eremu guztietara hedatu da hari buruzko eztabaida. Arlo teknikoan sartu gabe, gizartean eta hezkuntzan dauden pertzepzioak ezagutzeko analisi bana idatzi dute, hurrenez hurren, Xabier Landabidea Urrestik eta Nagore Landa Gundinek, eztabaida aberasteko asmoz.
Biek ere onartu dute adimen artifizialak aukera interesgarriak eskaintzen dituela, baina kritiko agertu dira zenbait alderdirekin, bereziki, Landabidea. Are gehiago, adimen artifizialaren kontra idatzi du, eta bost arrazoi eman ditu, zeharo kritiko agertzeko.
Landak, berriz, adimen artifizialaren erabilera baliotsu batzuk aipatu ditu, baina hark ere azaldu ditu zenbait zalantza eta erronka.
Xabier Landabidea Urresti
"Adimen artifiziala"ren kontra
Nagore Landa Gundin
Adimen artifizialari buruzko gogoeta batzuk: erronkak eta ondorioak
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia