}

45 urte Sputnik 1 jaurti zela

2002/10/04 Elhuyar Zientzia

Sputnik 1 lehen satelite artifiziala izan zen. 83,6 kiloko ontzia atmosferako goiko geruzatan jarri zuten orbitan 1957ko urriaren 4an. Atmosferako dentsitatea neurtzea eta datu horiek lurreratzea ziren haren helburuak. Programa bereko Sputnik 2 eta Spuknik 3 azaroan eta hurrengo urteko maiatzean jaurti zituzten, hurrenez hurren; programa lau sateliterentzat prestatu zen, baina horietako bat ez zen behar bezala sartu orbitan .

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia