118. elementua eta barkamenaren bidea


Bi urte igaro ondoren, 118. elementua ez zutela detektatu aitortu dute zientzialari estatubatuar batzuek.

Duela bi urte, Berkeley-ko unibertsitateko fisikari batzuek kripton atomo batzuk berunezko xafla baten kontra talka egitea eragin zuten. Esperimentu horretan oso atomo astuna sortzen zela ikusi zuten, ordura arte detektatutako atomorik astunena, alegia. Atomoaren pisua 118 masa atomikoaren unitate (118 m.u.a.) zen.

Naturan dagoen elementurik astunena uranioa da, 92 m.u.a.-koa. Dena dela, talka nuklearren bitartez, gizakiak beste atomo astunago batzuk sortu ditu, plutonioa, esate baterako. Baina atomo horien nukleoak ez dira egonkorrak, hau da, erradiaktiboak dira, oso azkar desegiten dira eta, beraz, detektatzeko oso zailak dira.

Fisikari estatubatuarrek detektatu duten elementu berri hori behin detektatu zen, baina orduz geroztik ez dute lortu esperimentua errepikatzea. Horregatik, duela bi urte ikusi zutena ez zela 118. elementua ondorioztatu dute zientzialariek, eta Physical Review Letters aldizkari espezializatuan barkamen publikoa eskatu dute. Txalo egitekoa, benetan.

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali