}

107. elementua

1999/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Berkeley-ko erradiokimikari-talde batek Bernako Paul Scherrer Institutuko Philips ziklotroia erabiliz Borioaren lurrunkortasuna kalkulatzea lortu du. Borioa Taula Periodikoko 107. elementua da, orain arte kimikan ezagutzen den elementurik astunenetakoa. Pisu handiko elementuak (hau da, nukleoan protoi eta neutroi asko duten elementuak) oso ezegonkorrak dira, eta oso zaila da haien ezaugarri kimikoak aztertzea.

Kimikarientzat orain arte Taula Periodikoa 106. elementuan “bukatzen zela” esan zitekeen, baina aurkikuntza horri esker 107. elementuaren propietateak ezagutzen dira.

Ikerlariek Borioaren isotopo bat erabili dute ikerketarako, 15 segundoko erdibizitza duena, eta ziklotroian ioiezko izpi batez bonbardatu dute. Erreakzioan sortutako erreakzio-produktuen artean Borioaren nukleo gutxi batzuk lortu dituzte, eta horri esker elementuaren propietateak ezagutu ahal izan dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia