"1 formula": erregai-gerra

"1 formula": erregai-gerra


Jadanik bete-betean ari dira "1 formula"ko lasterketak. Automobil-etxe desberdinek, aurten ere, azken xehetasunetaraino dena zaindu behar izan dute.

Hala ere, azken urteotan petrolio-etxeek garrantzi berezia izan dute automobil-lasterketetan. Adibidez, Hegoafrikan izandako lasterketan "Elf" izeneko petrolio-konpainiak hornitu du erregaia. Guztira 1.700 erregai-litro zerbitu zituen.

Lasterketa Kyalami-n burutu zen, 1.800 m-ko altueran, eta erregaia 50 l-ko bidoietan garraiatu zen; oso kontuz garraiatu ere. Arrazoia honako hau zen: molekulen arteko talkak ebitatu behar ziren, erregaien ezaugarriak txartu ez zitezen.

Erregaia edo arreta berezia zela eta litroko 20.000 pta. kostatu zen. Ez da ez txantxa!

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Garraioak