Sagu baten garuneko tumore-zelula diferentziatuen argazki honekin, Bruno Cisterna eta Erico Vitriol ikertzaileek (Augusta Unibertsitatea, AEB) Nikon Small World lehiaketaren 50. edizioko lehenengo saria irabazi dute.

Irudian garbi ikusten dira zelulen aktinazko zitoeskeletoa, mikrotubuluak eta nukleoak. Hain zuzen ere, Cisterna eta Vitriol ikertzen ari dira gaixotasun neurodegeneratiboetan nola eragiten duten zelularen zitoeskeletoan gertatzen diren asaldurek; bereziki, mikrotubuluetan gertatzen diren asaldurek. Mikrotubuluek zeluletako garraio-sare gisa funtzionatzen dute, eta Cisternaren taldeak frogatu du PFN1 proteinak funtsezko funtzioa betetzen duela garraio-sare horren funtzionamenduan (Journal of Cell Biology aldizkarian argitaratu zuten ikerketa).

Irudia lortzeko, hiru hilabete inguru behar izan zituzten zelulak tindatzeko prozesua hobetzeko, egitura guztiak ondo ikus zitezen. Gero, zelulak bost egunez diferentziatzen utzi ondoren, hiru orduz egon ziren mikroskopiotik begira, zelula diferentziatuak eta ez-diferentziatuak elkarrekintzan ari ziren gune eta une egokia topatu arte.

Irudi honek irabazi du, baina beste 87 ere nabarmendu ditu lehiaketako epaimahaiak jasotako milaka irudietatik.

Intsektu baten urrezko arrautzak salbia-hostoan

Intsektu baten urrezko arrautzak salbia-hostoan

Arg. Jochen Stern (Alemania)

Rhynchophorus ferrugineus gurgurioaren aurrealdea

Rhynchophorus ferrugineus gurgurioaren aurrealdea

Arg. Sherif Abdallah Ahmed (Egiptoko Arabiar Errepublika)

Polena euli baten begi konposatuan

Polena euli baten begi konposatuan

Arg. Uwe Lange (Alemania)

Polena armiarma-sarean

Polena armiarma-sarean

Arg. John-Oliver Dum (Alemania)

Goroldio-esporofito bat esporekin (berdeak)

Goroldio-esporofito bat esporekin (berdeak)

Arg. Joshua Coogler (AEB)

Olagarro-arrautzak (Octopus hummelincki)

Olagarro-arrautzak (Octopus hummelincki)

Arg. Thomas Barlow eta Connor Gibbons (AEB)

Sagu baten garuneko  tumore-zelula diferentziatuak

Sagu baten garuneko tumore-zelula diferentziatuak

Arg. Bruno Cisterna eta Eric Vitriol (AEB)