Elhuyar zientziaren komunikazioa

Etika artikuluak

Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea
 

Abortatzeko eskubidea, osasun-eskubidea

2019/09/16

Ez da ohikoa medikuntzan espezializatutako aldizkari batek gai berari buruzko bi editorial idaztea, aste gutxiko tartearekin. The Lancet astekari ospetsuak egin du, eta ez da kasualitatea, noski: landutako auziak zenbaterainoko garrantzia duen erakusten du horrek. Hain zuzen, abortua da gaia; zehatzago esateko, modu seguruan abortatzeko aukerak mur

...
Krisialdi sozioekologikoaren ebidentziak
 

Krisialdi sozioekologikoaren ebidentziak

2019/09/01

Nazio Batuen IPBES plataforma zientifiko arauemaileak bere azken txostenean adierazi du milioi bat espezie galtzeko zorian daudela planetan; zortzitik bat. Habitaten galera dago biodibertsitatearen galeraren oinarrian, Lurraren azaleraren % 75 aldatu baitugu jada gizakiok kolpeka, deforestazioz, nekazaritza intentsiboz, lurrak urbanizatuz, krisialdi klimatikoa eraginez… Munduko zingiren % 80 eta baso-azaleraren % 32 suntsitu dugu. Ondorioa: espezieen % 20 desagertu da 1900etik hona, eta beste % 13 desager daitezke datozen urteotan. Bitartean, munduko populazioa bikoiztu egin da; barne-produktu gordin globala, laukoiztu; eta nazioarteko merkataritza, produktuak munduko edozein herrialdetara eramatea edo handik ekartzea sustatzen duen hori, hamar aldiz handitu.

Hazkunde ekonomikoaren dogma albo batera utzi behar dela dio txostenak, sistema ekonomiko jasangarri bat izan behar dugula helburu. Baina zein dira krisialdi sozioekologiko horren azpian dauden arrazoi sozioekonomikoak? Zer politika jarri beharko lirateke abian? Eta, agian garrantzitsuena, nola egiten da hori? Ongizatea sakrifikatu beharko dugu?

Galdera horiei erantzuteko eskatu diegu Unai Pascual Garcia de Azilu ekonomialariari eta Noelia Zafra Calvo ingurumen-zientzialariari. Biak, Basque Centre for Climate Change-ko ikertzaileak.

Zientziaren argitalpen-sistema eta aldizkari predatzaileak

2019/09/01

Zientziaren argitalpen-sistema eta aldizkari predatzaileak

Zientziaren nazioarteko argitalpen-sistema konplexua izateaz gain, negozio biribila ere bada argitaletxe askorentzat. Ospe handiko aldizkarien harpidetza-prezioak neurriz kanpokoak dira, eta aldizkari predatzaileak aurkitu ditzakegu nonahi, argitaratzeko premia duten biktimen zain. Nola bihurtu dira aldizkari zientifikoak horrelako negozio pare

...
Jokabide ez-heterosexualek ez dute loturarik gene jakinekin
 

Jokabide ez-heterosexualek ez dute loturarik gene jakinekin

2019/08/29

Genetikak jokabide ez-heterosexualean eraginik ote duen ikertzeko egin den azterketa zabalenaren arabera, ez dago erlazio garbirik sexu bereko pertsonekin sexu-harremanak izatearen eta geneen artean. Nazioarteko talde batek egin du ikerketa, eta Science aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. Horrez gain, geneticsexbehavior.info webgunean denen es

...
Eztabaida sortu da Ilargiko tardigradoen inguruan
 

Eztabaida sortu da Ilargiko tardigradoen inguruan

2019/08/19

2019ko apirilaren 11n Beresheet zunda israeldarrak talka egin zuen Ilargiaren aurka. Kolpearen ondorioz, zunda suntsituta geratu zen, eta zeraman zama Ilargiaren azalean sakabanatu zen. Orain jakin da zama horren artean bizidun batzuk ere bazeramatzala: milaka tardigrado, deshidratatuta eta inaktibatuta, erretxina batean.

Tardigradoak izaki mikros

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia