2019/12/01
Ruth Lazkoz Saez (Bilbo, 1971) EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia saileko irakaslea eta ikertzailea da, eta, uztailetik, baita Espainiako Erlatibitate eta Grabitazioaren Elkarteko lehendakaria ere (SEGRE). Besteak beste, unibertsoaren hedapena ulertu nahian dabil ikertzen, eta eman dituen erantzunetan ere ez da urrundu beretzat eguneroko lana den gaitik: unibertsoaren misterioak.2019/10/04
Lide Arana Urbieta biokimikariari, neurri batean, etxetik zetorkion zientzian aritzea: "Familian zientzialari pila bat ditut: fisikariak, biologoak, kimikariak... Gaztetan, nire lagun askok ez bezala, ez neukan garbi zer ikasi nahi nuen, baina, nahita edo nahi gabe, zientziara jo nuen, eta pentsatzen dut horretan izango zuela eraginen bat ingurukoa
...2019/09/01
Miren Bego Urrutia Barandika (Gernika, 1966) Fisiologiako doktorea da, eta 1998an hasi zen irakasle-lanetan EHUn, Biologiako ikasleei Animalien Fisiologiaren arloko ikasgaiak irakasten. Ikertzailea ere bada, eta, iaztik, Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendaritzako arduraduna. Lanez gainezka dabilen arren, berehala eman dio baiezkoa elkarrizketa-eskeari. Hala ere, erantzunak ematean aitortu du galderak zailak iruditu zaizkiola; “bereziki, labur erantzuteko”. Beste une batean agian beste erantzun batzuk emango zituzkeela ere esan du. Orain, grinaz beteta erantzun die biei ala biei.2019/09/01
Kobazuloz kobazulo dabil Arantza Aranburu Artano geologoa azken 25 urteotan; soka batetik zintzilik, gure mendietako zulorik sakonenetan pilatzen diren sedimentuen bila. Euskal Herriko paisaiaren bilakaera geologikoa aztertzeko aztarnak bilatzen ditu sedimentu horietan. Atapuercan eta Euskal Herriko karstetan makina bat ordu pasatu baditu ere, denetarako indarra du Aranburuk: Lurraren bidea dokumentala ere gidatu eta aurkeztu du, beste geologo batzuekin batera, mendiek zer xuxurlatzen diguten entzuten ikas dezagun.2019/06/01
Elhuyar aldizkarian argitaratutako zenbait artikulu hautatu berrargitaratu dira Booktegi plataforman, Sapiens ispiluaren aurrean izenburupean (doan deskargatu daiteke). Artikuluok josten dituen haria: giza espeziea nondik datorren, zer den eta nora doan azaltzea. Lehen galderarekin lotutakoetan, Joseba Rios Garaizar arkeologoa maiz agertzen da. Hain zuzen ere, CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroko ikertzaile da Rios, eta neandertaletan aditu. Hala, bildumaren aurkezpenera, Rios gonbidatu zuen Ana Galarraga Aiestaran egileak. Solasaldi mamitsua izan zuten, eta Riosek garbi erakutsi zuen arkeologia tresna aproposa dela Historiaurreari buruzko aurreiritziak ezeztatzeko eta gure espeziea hobeto ezagutzeko. Hemen bildu ditugu solasaldi hartan Riosek aletutako ideia batzuk.