Zulo beltz

Fisikako Nobel saria, zulo beltzen azalpenari eta aurkikuntzari

Elhuyar aldizkaria

2020/10/06 Zulo beltzen sekretuak argitzeko gako izan diren bi aurkikuntzen egileak sarituko ditu Fisikako Nobel sariekin …
Zulo beltz baten zorrotada inoizko zehaztasun handienarekin behatu du EHT lankidetzak

Elhuyar aldizkaria

2020/04/17 Duela urtebete, Event Horizon edo EHT (Event Horizon Telescope) lankidetzak zulo beltz baten lehen irudia …
Zulo beltzen kartografia

Elhuyar aldizkaria

2019/01/09 Zulo beltzen inguruko datu esanguratsuak plazaratu dituzte Nature eta Science aldizkarietan argitaratutako bi ikerketak. Batetik, zulo beltz txiki baten …
Dozena bat zulo beltz txiki, gure galaxiako zulo beltz erraldoiaren inguruan

Elhuyar aldizkaria

2018/04/11 Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan, dozena bat zulo …
Zulo beltz masiboen inguruko hautsa hodeietan banatzen dela ondorioztatu dute

Elhuyar aldizkaria

2021/09/30 Zulo beltzen inguruko hauts kosmikoa nola banatzen den ikertzen aritu da Mexiko, Korea eta Espainiako …
Esne Bidearen erdiko zulo beltzaren inguruko izarren irudi onenak lortu dituzte

Elhuyar aldizkaria

2021/12/14 Esne Bidearen bihotzean dagoen zulo beltz supermasiboaren inguruan (Sagittarius A* edo Sgr A*) orbitatzen duten …
Esne Bidearen erdian dagoen zulo beltzaren lehen irudia aurkeztu dute

Elhuyar aldizkaria

2022/05/12 Astronomoek hainbat metodo erabili dituzte Sagittarius A*, Esne Bidearen erdian, gugandik 27.000 argi-urtera dagoen zulo …

Zulo beltz

  • Zulo beltza espazio-denborako zati bat da, hain grabitate indar handia duena, ez baitio ihes egiten uzten ezertxori ere, ezta partikulei eta erradiazio elektromagnetikoari —adibidez, argiari— ere. Argia zulo beltzaren erakarpen indarretik ateratzea ez da posible, ihes-abiadura argiaren abiadura baino handiagoa delako. Beraz, zerbaitek zulo beltzetik ihes egitea ez da posible, argiaren abiadura gainditzea ez baita posible. Gertaeren muga zulo beltzaren kanpoko gainazal irudikaria da, gertaeren muga gurutzaturik argiak ezin du ihes egin. Grabitate indarra hain handia da masa asko bolumen oso txiki batean pilatua dagoelako. Erlatibitate orokorraren arabera, zulo beltzek ez dute kanpora ez materia ez argirik isurtzen. Espazio-denbora kurbatuetako eremu teoria kuantikoak, ordea, gertakari horizonteak Hawkingen erradiazioa isurtzen duela dio. Astronomiak zulo beltzen existentzia supernoba eta nukleo galaktiko aktiboetatik igorritako X izpiei esker ziurtatu du, batez ere. Zulo beltzak masa handiko izarrak hiltzean sortzen dira. Zulo beltz baten zentroan singularitatea deituriko objektu bat dago. Bere izenak dioen bezala, delako singularitate horretan zulo beltzaren masa guztia dago kontzentraturik, puntu bakar batean, eta guk ikusitako orban beltza singularitatearen gertaeren horizontea litzateke. Hau singularitatearen inguruko eremu bat da, non bere indar grabitatorioa hain bortitza den ezen argiak berak ere ezin baitu ihes egin.