Pandemian ikasitakoa eta aurrera begirakoa

2020/05/26 Elhuyar

COVID-19aren krisiaren gaineko gogoeta egin du Elhuyarko Ana Galarraga Aiestaranek ETB1eko Berben Lapikoa saioan. Pandemiaren bilakaera, prebentzio-neurriak, tratamenduak eta txertoa izan ditu hizpide, eta, besteak beste, beldurra arriskutsua dela adierazi du, eta ezagutza dela hari aurre egiteko antidotoa.