Elhuyar zientziaren komunikazioa

Kimika audioak

Oier Lakuntza CICenergiGUNEn

2019/11/19

CICenergiGUNE zentroko Oier Lakuntza ikertzailea izan da gurekin. Kimikari teorikoa da, eta azken bolada honetan energiaren ikerketan hasi da. Aldaketa handia berarentzat. Sodio-ioizko bateriei buruz hitz egin digu, beharbada auto elektrikoen baterien etorkizuna izan daitekeena. Eta hori CICenergiGUNE zentroan ikertzen dituzten gaietako bat besterik ez da.

Xanpua, etxeko kimika sofistikatua

2019/10/21

Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Lorena Arrastua Don Boscoko kimikako irakasleak xanpuaren mundura eraman gaituzte. Xanpu eta gelaren arteko aldea zein den azaldu digute, eta gero xanpua bera kimikoki aurkeztu digute, molekulen mundu zabal bat. Gainera, historia ere ekarri digute, hitzaren jatorri indiarretik abiatuta.

Nobel sariak 2019

2019/10/16

Aurtengo Nobel sarien irabazleak iragarri dituzte jadanik. Oxigenoaren kudeaketa zelularra izan da gaia medikuntzako sarian, unibertsoko hondoko erradiazioa eta exoplanetak fisikakoan eta litio-ioizko bateriak kimikakoan.

Beruna, artearen elementu

2019/10/07

EHUko Oskar Gonzalez kimikariak istorio politak ekarri dizkigu berunarekin eta artearekin lotuta. Perdigoien fabrikaziotik, katedraletara, eta, noski, historiako pigmentu zuri erabiliena. Mila kontu toxikoa den elementu batetik abiatuta.

Erradiaktibitatearen kuantika

2019/09/24

Isotopo erradiaktiboek erradiazioa emititzen dute kuantikako efektu ezagun batek kontrolatuta: tunel efektuak. Txoni Matxain kimikariak horren azalpenak eman dizkigu eta horrekin aurtengo kuantikako atalari ekin diogu. Erradiaktibitatearen jokabidea azaldu digu, eta gainera denon gorputzetan gertatzen diren erreakzio kimikoena ere bai.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia