}

Ornodunen eboluzioa ulertzeko beste urrats bat

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ornodunen eboluzioa ulertzeko beste urrats bat
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: H. Takeda & K. Naruse)

Medaka (Oryzias latipes) arrainaren genoma sekuentziatu dute, eta, horrekin, ornodunen genomak eboluzioan izan dituen aldaketak hobeto ulertzeko urrats bat eman dutela pentsatzen dute. Espezie ornodunen erdiak baino gehiago teleosteoak dira, eta medaka arraina horietako bat da, hau da, hezurdura duen arrain bat. Ikusi dutenez, 300 milioi urtean ia ez du aldaketarik izan haren genomak.

Japonian oso arrain arrunta da medaka, eta ikerketarako maiz erabiltzen da laborategian; txikia da, ur gezatan bizi da eta arroz-soroetan oso ohikoa da.

1
233
2007
7
001
Genetika; Eboluzioa; Zoologia; Arrantza
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia