Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elkarrizketak

"Ama izateko erabakia atzeratu egin behar izan nuen"
 
Elisabete Alberdi Zelaia Matematikaria

"Ama izateko erabakia atzeratu egin behar izan nuen"

2017/02/02

Elisabete Alberdi Zelaia ikertzailea da, baina, haren esanean, ez zen ohiko bidetik iritsi ikerketa-mundura. Matematika ikasi nahi zuela, berriz, txikitatik zuen argi. Betidanik moldatu da ondo zenbakiekin, eta, gaztetan, karrera aukeratzean, ez zuen zalantzarik egin, eta Matematika aukeratu zuen, zer ikasten zen garbi ez bazekien ere. Baina asmatu

...
"Ama izatea eta ikertzea bateragarriak izan daitezke"
 
Beatriz Royo Castillejo Nekazaritza Ingeniaria

"Ama izatea eta ikertzea bateragarriak izan daitezke"

2017/01/13

Beatriz Royo Castillejok lehenengo hitzetik aitortzen du zortea izan duela. Izan ere, duela gutxi ama izan da, baina ez du zailtasunik izan ikerketa-lana eta amatasuna bateratzeko, bere laborategiko buruaren jarrerari esker. “Borondatea egonez gero, gauzak ondo egin daitezkeela erakusten du nire kasuak”, dio Royok.

Orain tesia idazten ari da; bost

...
2016ko artikulurik arrakastatsuenak
 

2016ko artikulurik arrakastatsuenak

2016/12/23

2016an Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikulurik arrakastatsuenak eskaini nahi dizkizuegu. 10 artikulurik irakurrienak, zuen eskura. Hartu denbora eta goxatu!

1. Felix Zubiari elkarrizketa: “Medikuon eginkizuna da heriotzaren aurrean laguntzea, eta horri ihes egitea profesional txarra izatea da”.

2. Homeopatia ez da plazeboa baino eraginkorr

...
Iñaki Alegria Loinaz Informatikaria

“Teknologia guztia aho bikoa da”

2016/12/01

“Teknologia guztia aho bikoa da”
Ardurek eta lanek apenas uzten diote tarte librerik Iñaki Alegriari, baina ezin omen digu ezezkorik eman, eta gogo onez erantzun die bi galderei. Hori bai, aitortu du ez direla erantzuten errazak. Hala ere, nahikoa garbi ikusten du nondik joan daitekeen etorkizuna; ez du hain garbi, ordea, erabat gustukoa duen ekar dezakeena.
“Uste okerrei aurre egiteko, funtsezkoa da pentsamendu zientifikoa sustatzea”
 
Helena Matute Greño Psikologia Esperimentalean katedraduna

“Uste okerrei aurre egiteko, funtsezkoa da pentsamendu zientifikoa sustatzea”

2016/12/01

Edonork izan ditzake uste okerrak, edonork sinets dezake sasizientzietan. Izan ere, guztiok dugu gertakariak azaltzeko joera, eta kausa-efektu erlazioa bilatzeko bulkada, baita erlaziorik ez dagoenean ere. Hain justu, hori da sinesmen faltsuak sortzeko mekanismoetako bat. Halakoak ikertzen ditu Helena Matute Psikologia Esperimentaleko katedradunak Deustuko Unibertsitateko Labpsico laborategian, eta han hartu gaitu, bere lanari buruz hitz egiteko, patxada osoz, lanez gainezka egon arren.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia