Elhuyar zientziaren komunikazioa

Artikuluak

Krustazeoetatik eratorritako polimero bat gene-terapiarako aproposa dela frogatu dute

2016/07/14

Krustazeoetatik eratorritako polimero bat gene-terapiarako aproposa dela frogatu dute

Oligokitosano bat DNA-zatiak zelulen barrura garraiatzeko egokia dela erakutsi du EHUren Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko Mireia Agirre Diazek. Oligokitosano hori krustazeoen exoeskeletotik eratorritako polimero natural bat da, eta, gene-terapian helburu horrekin erabiltzen diren beste oligokitosanoekin alderatuta, pisu molekular txikikoa

...

Errepideek eta trenbideek faunan duten eragin kaltegarria neurtu dute

2016/07/12

Errepideek eta trenbideek faunan duten eragin kaltegarria neurtu dute

Garraio-azpiegiturekhegaztietan eta ugaztunetan eragiten dituzten kalteak neurtzeko metodologia bat garatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek, eta, horren bidez, ikusi dute, azpiegitura horiek gabe, hegaztien eta ugaztunen populazioak % 20 eta % 50 handiagoak izango liratekeela, hurrenez hurren, oraingokoekin alderatuta.

PNAS zi

...
Europako iparraldeko neandertal kanibalak, gertutik
 

Europako iparraldeko neandertal kanibalak, gertutik

2016/07/06

Europako iparraldeko neandertalen hezur-bilduma handiena aztertuta, nazioarteko talde batek frogatu du kanibalak zirela eta beren kideen hezurrak tresna gisa erabiltzen zituztela. Horrez gain, haien artean dibertsitate kultural handia zegoela ere baieztatu dute. Asier Gomez Olivencia ikertzailearentzat, ezaugarri horrexek gerturatzen ditu gugana. Alegia, neandertalak zenbat eta gertuagotik ezagutu, orduan eta gure antzekoagoak direla berretsi dute.
Jupiterren orbitan da Juno zunda
 

Jupiterren orbitan da Juno zunda

2016/07/05

Dena NASAk espero bezala atera da: ia bost urteko bidaiaren ondoren, iritsi da Juno zunda Jupiterren orbitara, eta orbitan sartzeko maniobra guztiak arrakastaz bete ditu. Hala, "gas-erraldoitik inoizko gertuen" dagoen zunda bihurtu da Juno. Hain zuzen, Jupiterren goi-hodeietatik 5.000 km-ra baino ez dago, eta hor jarraituko du 20 hilabetez, Jupiterren inguruan orbitatzen, planeta ezagutzeko asmoarekin.
Antartikako ozono-geruzaren zuloa osatzen hasia dela baieztatu dute
 

Antartikako ozono-geruzaren zuloa osatzen hasia dela baieztatu dute

2016/06/30

Antartikaren gaineko ozono-geruzaren zuloa osatzen hasi dela erakusten duten lehen zantzuak jaso dituzte zientzialariek. Science aldizkarian azaldu dituzte emaitzak, eta, erakutsi dutenez, azken 16 urtetan, 4 milioi km2 txikitu da. Hain zuzen, 2000. urtean iritsi zen zuloa inoiz baino handiagoa izatera; geroztik, txikitzen joan da, ez modu jarraitu

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia