Elhuyar zientziaren komunikazioa

Historia audioak

Berenice Abbott argazkilaria

2018/11/02

Hirurogei urte zituela, Berenice Abbott argazkilaria MIT institutuan sartu zen eta zientzialariei honako hau esan zien: "Zuek argazkilari txarrak zarete. Ni behar nauzue". Haren istorio osoa Elhuyarko Egoitz Etxebestek kontatu digu gaur.

Itsaso Beltzean hondoratutako altxor bat

2018/11/02

Itsaso Beltzean, Bulgariako kostatik 80 kilometrora, duela 2.400 urteko itsasontzi bat topatu dute, hondoratuta. Oso ur sakonetan dago, eta horregatik iraun du kalterik gabe. Hain zuzen ere, osorik iraun duen hondoratutako itsasontzi zaharrena da.

Ogia, garai haietan

2018/10/26

Ikerketa baten arabera, gizakiak ogia nekazaritza sortu baino askoz lehenago egin zuen. Ikerketa horren egile bat Amaia Arranz arkeobotanikaria da, eta gaur gurekin izan da irratian. Harekin ogiaz, botanikaz, arkeologiaz, historiaz eta Ekialde Hurbilez hitz egin dugu.

Galileoren auzia, eskutitz baten harira

2018/10/01

Zientzia vs. eliza eredua ez du ondo azaltzen Galileo Galileiren historiaren gatazka. Elizan bazen Galileoren aldekorik, eta Inkisizioaren aurrean salatu zutenak Pisako Unibertsitateko kideak ziren. Orain topatutako eskutitz batek laguntzen du gatazka ulertzen.

90.000 urteko egurra Bizkaian

2018/04/03

Joseba Rios arkeologo taldeak egurrezko pieza bat aurkitu du Aranbaltzako aztarnategian, Barrikan, Bizkaian. Segurua asko Neanderthalek erabilitako egurrezko tresna bat da eta aurkikuntza aipagarria da, oso arraroa da egurrak hainbeste denbora irautea. Europan beste bost egurrezko aztarna aurkitu dira, besterik ez.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia