Zuberoa
Betizua, Europako azken behi basatia, desagertzear? CAF-Elhuyar saria 2021 (Neiker Sari Berezia)
2021/04/27 Milaka urte dituen bertako behi-arraza da betizua, eta desagertzeko arriskuan dago.
“Hizkuntza gutxituen defentsa instrumentu ahaltsua da planetaren jasangarritasuna lortzeko”
2021/04/22 Gure gizarteak egun duen erronka handienetakoa da bioaniztasunaren galera larri honi zer estrategiaren bidez helduko …Zuberoa
- Zuberoa (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez: Soule; Bearnoko okzitanieraz, Sola) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle (zuberotarrak; zubereraz, xiberotarrak). Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Ühaitz ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administrazioari dagokionez, Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64. departamendua) parte da. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkaribar hegoaldean. Zuberoako euskalkia zuberera da.
- Armarria:
- Herrialdea: Frantzia