Iberiarrak
Liztor beltzaren inbasioaren modelizazioa
2021/03/01 Gaur egun, gure ekosistemen biodibertsitatearen mehatxu nagusietako bat dira espezie inbaditzaileak. Haien adibide da Vespa …Larraungo larreetan errinozero iletsuak eta mamutak bazkatzen ziren duela 46.000 urte
2021/01/20 Larraun hitzak berak adierazten du inguru hori larre-lekua izan dela aspalditik. Bada, duela 46.000 urte, …Ostoloko estalagmitak: iraganeko klimaren adierazle eta etorkizunekoaren iragarle
2021/08/23 Ostolo haitzuloko (Arantza, Nafarroa) estalagmita batzuen analisi isotopikoetan oinarrituta, azken deglaziazioaren erregistro paleoklimatiko osoenetariko bat …Iberiarrak

- Iberiarra (latinez: Hib?r?, grezierazko ?????? hitzetik ekarria), erromatarren aurretik Iberiar penintsularen ekialdean eta Galiako hegoaldean kokatutako herria izan zen, erromatar eta greziar iturrien arabera (besteak beste, Hekateo Miletokoa, Avieno, Herodoto eta Estrabon). Iberiar talde etnikoa, kultura eta entitate politikoa ez daude zehazki definiturik. Terminoa oso zabala da, eta haren barrenean Burdin Aroko zenbait herri sartzen dira, historian zehar iberiar identifikazioa jaso dutenak. Edonola ere, herri horiek ezaugarri komun batzuk zituzten, hala nola, K.a. VI. mendetik aurrera feniziarren eta greziarren eragina jaso izana. Haien artean honako tribu hauek zeuden (latinezko izenekin): Airenosi, Andosini, Ausetani, Bastetani, Bastuli, Bergistani, Castellani, Cessetani, Ceretani, Contestani, Edetani, Elisices, Iacetani, Ilercavones, Ilergetes, Indigetes, Lacetani, Laietani, Oretani, Sedetani, Sordones, Suessetani, eta Turdetani; nahiz eta haietako batzuen jatorri etniko edo linguistikoari buruz zalantzak egon. Aipatutako iturri klasiko horiek ez datoz bat iberiar herrien zerrenda eta kokapena zehazterakoan.
- Herrialdea: Iberia