}

HIES, argitasun-apur baten bila

1986/02/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria

HIES edo Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea. Zer ezkutatzen da lau letra beldurgarri horien azpian? Izurrite berri bat, gaurko gizarteak daraman bi imodu ero eta nahasiak sortua? Edo zerutik bidali zaigun zigor apokaliptikoa? Edo, azken orduan entzuteko aukera izan dugun bezala, CIA-k bere gerra bakteriologikoa garatzeko saioetan barreiaturiko eritasuna ote da?
Horrelako berri eta iruzkinak irakurtzeko, eta beste ausartago edo aldrebesago bat zuekin aspertzeko egokiera izan dugu azken hilabeteotan. Abestigint an "Udako abestia" izendatzen den bezala, eritasunekin ere gauza bera egingo balitz, titulu hori, inolako zalantzarik gabe, HIES deiturikoak eskuratuko zukeen 1985. urtean. Are gehiago, Rock Hudson , aktore ezaguna, gaitz honek jota hil zela jakin (eta berehalaxe komunikabide guztietan zabaldu) zen une beretik.

Esan bezala, informazioa erruz pilatu da gai honen inguruan. Baina ez da beti informazio egoki eta zuzena izan. Arazo honen inguruan sentsazionalismoak eta morboak eraginik astakeria galantak esan eta idatzi izan dira. Horregatik, lan honen izenburuan genion bezala, samaldan, komunikabe guztietatik eraso gaituen informazio-pila horretan argi-apur bat bilatzen eta zuri, irakurle horri, eskaintzen saiatuko naiz.

Goazen pausoz pauso. Has gaitezen hasieratik bertatik. Izenak zer esan nahi duen aztertzetik. HIES edo Hartutako Inmunitate-Eskasiaren Sindormearen ezaugarri bereizle bezala bi aipatuko ditugu:

    Hartua izatea, hau da jaio-ondorengo bizitzaren edozein unetan sortua. Bestelako inmuno-eskasiak ere egoten bait dira, SORTZETIKOAK deitzen ditugunak.
  • Gure inmunitate-sistema, hau da kanpoko erasoen aurka babesteko gure gorputzak duen sistema, erasana dagoela, ez duela behar bezala funtzionatzen. Honen ondorio bezala, pertsonak normalean jasaten ez dituen eritasunak izaten ditu, eta kanpoko erasoen aurrean ia inolako babesik gabe aurkitzen da.

Historia pixka bat

Inmunologi sistema normala:

  1. Birusa gorputz osasuntsu batera sartzen denean,makrofagoek atzematen dute.ondoren T linfozitoei abixua emanaz.
  2. T linfozitoak zelula-mota askotan ugaltzen dira.T zelula laguntzaileek B zelulak estimulatzen dituzte.
  3. B zelulak ugaltzen dira eta antigorputzak sortzen dituzte;hauek birus inbasorea eraso eta hil egiten dute.

Sindrome honetako lehen kasuak 1981eko ekainaren 5ean deskribatu ziren: 5 gazte, homosexual aktiboak, Pneumocystes carinii izeneko bakteriogatiko alborengoaz diagnostikatu ziren, baina aldi berean bestelako zoldura asko zituztela ikusi zen, eta beren sistema inmunologikoa ez zela oso egokia.

Ondorengo hilabeteetan kasu berriak agertu ziren, ez homosexualengan bakarrik, baita drogazale gazteengan ere heroinomanoengan bereziki) eta baita aurreko bi taldeetan sartzen ez ziren bestelako pertsonengan ere: hemofilikoak, haitiarrak, etab.

Eritasuna gehienbat eremu urbanoetan agertu zen, eta hasierako bere ugalpena ikaragarria izan zen: 1200 kasu 1983ko maiatza artean, 2259 1983ko iraila arte, 8000 bat kasu 1985eko hasiera arte, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken datuen arabera gauzak honela daude: Ameriketako Estatu Batuetan (1985-IV-30)10. 000 kasu, Europa osoan 1. 226 kasu (1985-VI-30), eta Euskal Herriko Komunitate Autonomoan, 1985eko Irailaren 25ean 6 kasu eman daitezke seguru bezala, 4 Gipuzkoan eta 2 Bizkaian kokatuak.

Ikus daitekeen bezala, zifrak handiak izan arren, ez dira hain tragikoak. Pentsa dezagun, edozein asteburutan kotxe-istripuengatik jende gehiago hiltzen dela, eta zer esanik ez minbiziak, edo bihotz-arterietako eritasunak, edo alkoholismoak, edo beste hainbeste eritasunek sortzen dituzten heriotza-tasa ikaragarriak.

Zergatik bada hainbeste soinu, hainbeste zalaparta? Zein arrazoi dago hainbesterainoko garrantzia hartu duen eritasun honen azpian? Zerk mugitu ditu komunikabideak batetik, eta osasun-erakundeak bestetik, eritasun honek hartu duen nagusitasuna eta ospea eskuratzeko?

Eritasuna, nola sortzen da?

Kaposi-ren sarkoma, HIES-aren zeinu kliniko bat.

Itxuraz gaur egun argi dago eritasunaren sortzailea birus bat dela, LAV (Lymphadenopaty-associated virus) edo beste batzuk HTLV-III (Humas T-lymphotropic virus type III) deituriko birusa hain zuzen. Baina eritasunaren arrazoia argitzeko eman izan diren teoriak, zein baino zein bitxiagoa eta arraroagoa izan dira azken hilabeteotan.

Gauza jakina zen HTLV motako birusek gizakien zenbait eritasunekin zuten zerikusia (leuzemiak, linfomak, etab.) Bi ikertzaile-talde desberdinek, Paris-ko Pasteur Institutuan lanean ari zena bat, eta EEBB -etako Minbiziaren Institutu Naionalean ziharduena bestea, HIES-ek jotako gaixo batean birus berri bat isolatu zuten, eta ikertzaile-talde bakoitzak bere izen propioa eman zion, LAV izena frantsesek, eta HTLV III izena amerikarrek. Gaur egun, birus berdina bezala jotzen da, eta LAV/HTLV III bezala ezagutzen da. Ondoren egindako proba guztiek birus hau HIES-en sortzaile bezala konfirmatu dute.

Birus hau gorputzera sartzen denean, zelula ostalariaren genoman integratzen da (T linfozito deitu zeluletan bereziki), zelula hauen suntsipena eta beherakada edo gutxitzea ekarriz. Linfozito hauek gure inmunitate-sistemaren erantzule bikainenak direnez, erraz ulertzen da kopuruz txikiagotzen direnean, gorputza kanpoko erasoen aurrean babes edo defentsarik gabe geratzea: horregatik, gizakiei normalean inolako kalterik egiten ez dieten bakterio eta onddoek, sekulako sarraskiak sor ditzakete egoera honetan aurkitzen diren pertsonetan.

Arrisku-taldeak

Epidemiologiaren ikuspuntutik egindako azterketa guztiek ondorio berdintsuak azaldu dituzte, HIES-ek zenbait giza talde berezirenganako duen joera edo grina (heroinazaleak, homosexualak, hemofrlikoak batez ere). Zergatik ote da hori?

HIESaren birusak erasotzen du.

  1. Birusak T zelula laguntzaileak infektatzen ditu, antigenoak identifikatzeko duten posibilitatea blokeatuz, eta aurrerantzean birus berrien egiazko fabrika bihurtuz.
  2. T linfozitoek beren ekintza anti-infekziosoa burutzerik ez dutenez, edozein inbasore berrik (mikrobio oportunista deituakbidea libre aurkitzen du eta heriotza sorteraz dezake.

LAV/HTLV III birusaren transmisio-bideei begiratzen badiegu ulertu ahal izango dugu eritasunaren distribuzio edo banaketa berezi hori. Birus hau bi bidetatik transmititzen da batez ere, beste zenbait gorputzeko isurgai edo likidotan aurkitzeak (malkoak, txistua, likido zefalorrakideoa, etab.) ez bait du ¡nota ere, likido edo bide hauetatik transmititzen denik frogatzen.

Transmisio-bideak bi dira, hortaz:

    Bide benereoa, h.d., harreman sexualen bidez, homosexualetan batez ere, eta baita zenbait bisexualetan ere.
  • Odol-bidea. Horrela uler daiteke drogazaleetan gehiago ematea (xiringa kontaminatuak erabiltzeagatik), edo odol kontaminatua transfusioetan erabiltzen denean, eritasuna transmititzea (hemofilikoek duten arrisku berezia).

Hala ere esan beharra dago, ez homosexual, ez heroinazale, ezta hemofiliko izateak ere, ez duela bere horretan, HIES arriskua handiagotzen. Homosexualetan, normalean gertatzen denpromiskuitatea (ohekide anitz edukitzea)da arrisku-faktore nagusia. Eta heroinazale edo hemofilikoetan garbitasun-eza lehenengoentzat, edo odol kontaminatua erabiltzea bigarrenentzat dira eritasunaren intzidentzia handiagotzen duten arrazoiak.

Arestian aipatu ditugun intzidentzi estatistikak baliogabe gertatzen dira zenbait herrialdetan, Haitin edo Afrikako zenbait naziotan adibidez. Zergatik ote da hori? Herrialde hauetan heterosexual gazteak eta emakumezkoak ere askotan eritzen bait dira. Gertaera hau esplikatu nahiz, bi hipotesi formulatu dira:

    Animalia batez baliatuz (eltxo, euli, etab. ), animaliak bektore bezala jokatuz, bestelako zoldura-eritasunen transmisioa.
  • Lurralde hauetan birusa endemikoa zen, jadanik bazegoen han, eta azkarrago barreiatzen da. Horrela lehen aipaturiko bideak (benereoa, odol-bidezkoa)koantitatiboki aldatu egin dira.

Eritasunaren eboluzioa

HIES-ak jotako taldeak.

Lehen ikusi dugun bezala LAV/HTLV III birusa gorputzean sartzen da. Eta ondoren, zer? Esan beharra dago birusarekin ukipena eduki dutenetatik, oso proportzio txiki batek bakarrik egingo duela ondorenean HIES bat, h.d. birusaren aurkako antigorputzak dituzten pertsonetatik (hauei seropositibo deritze), bakar batzuk soilik gaixotuko direla.

Birusa gorputzera iritsi ondoren, inkubazio-aldi bat ematen da, inolako sintomarik gabekoa, 9-22 hilabetekoa (beste batzuren ustetan luzeagoa ere izan daitekeena, 5 urtera iristeraino).

Ondorengo pausoa, lehen esan bezala pertsona seropositiboen proportzio txiki batean besterik ematen ez dena, HIES eritasunaren sintoma edo zeinuak agertzea da. Zeinu hauetako asko arruntak dira, beste eritasun arin edo normalagoetan ere agertzen direnak. Horregatik zeinu hauek ez dute ¡nola ere HIES-aren susmoa piztu behar nahitaez.

    Sukar altua, hilabetetan mantentzen dena, eta arrazoi oso argirik gabe agertzen dena.
    Janguraren eta pisuaren galera
    Ondoez-egoera, gorputz guztian sentitzen dena.
    Arnas aparatuko sintoma ez-espezifikoak.
    Adenopatiak (gongoil linfatikoen hanturak)gorputz osoan hedatuak.
    Beherakoak, aldian behin.
  • Mantxa urdin-ubelak, ubeldurak, ahoan edo larruazalean, luzaroan irauten dutenak.

Zeinu orokor horiekin batera agertzen dira inmuno-eskasiako egoerari zuzenean loturiko eritasunak: Kaposi-ren sarkoma, %90ean, eta/edo Pneumocystes Carinii delakoari zor zaion alborengoa.

Bi eritasun hauek normalean ez dira agertzen adin eta egoera onean dauden personetan. Baina HIES gaitzak jota, daudenetan beren intzidentzia ikaragarri handiagotu da.

Zer egin dezakegu eritasunaren aurrean

Lehen-lehenik pertsonaren zalantzak argitu. Eta horretarako biderik egokienetako bat diagnostikoa ziurtatzea da, lehen esan bezala asko bait dira birusaren aurkako antigorputzak eduki arren eritasuna inoiz hartuko ez dutenak.

Diagnostikoa egiteko erizpide nagusiak klinikoak dira, infekzio edo zoldura oportunistak agertzea (normalean ematen ez direnak), eta Kaposi-ren sarkoma agertzea, arrazoi argirik gabe behintzat, inmunitatea txikiagotua eduki behar ez luketen pertsonetan (gazte edo pertsona helduetan, adibidez). Laborategiko probak T linfozitoen maila neurtzera, eta odolean Antigorputzak badauden ikustera mugatzen dira.

Prebentzioaz ere hitz egin nahi nuke, edo zer egin daiteke eritasuna ez harrapatzeko? Lehen ikusi dugun bezala, arrisku-taldeetan egin behar da batez ere prebentzioa:

    Sexu-kutsapena ebitatzea.
    Ohekideak, ahalik eta gutxien aldatu homosexualetan, eta izan daitezela beti berdinak, 3-4 bat, eta gehiago ez. Bide honetatik, homosexualen giroetan ohitura-aldaketa nabarmen bat ikusi ahal izan da azken denboraldi honetan, HIES-en beldurrak eraginda.
    Odol kontaminaturik ez diezagutela transmititu.
    Dena den, prebentzio-bide honek ez du odol-ematearekiko beldurrik justifikatzen, eta batez ere odola hartzen duten pertsonen aldetik. Azken hilabeteetan, odol-transfusio guztiak Antigorputzak atzemateko ELISA proba berezia jasaten dute, eta aurrerantzean lasaitzeko modua edukiko dugu.
  • Injekzio, xiringa, etab. ekin garbiketa eta higienea behar-beharrezkoak dira. Xiringak, adibidez, behin bakarrik erabili behar lirateke, bestela odol-kontaminazioaren bidez eritasuna transmititzeko arriskua baitdago.
HIESaren birus inbasorea.

Azkenik, tratamenduaz hitz egin beharra dago. Gaurkoz oraindik nahikoa eskasa da. eta ez gaude itxaropen handiak emateko moduan. Tratamendu mota asko saiatu dira, eta hauetako batzuk itxaropen faltsuak sorterazi dituzte zenbait kasutan (gogora dezagun azken hilabeteotan hain aipatua izan den ziklosporina), baina oraingoz ez da aurkitu eritasun honen aurkako erremedio egokirik.

Txerto posible bat bilatzen ere diru eta lan asko jarriak daude. Birus hau LAV/HTLV III birusa hain zuzen, mutazioak erraz jasaten dituen birusa denez, txerto egoki eta eraginkor baten lorpena iritsi ahal izateko eragozpen eta zailtasunak ez dira oraindik gainditu.

Dena den, ez genuke hain modu pesimista eta etsian bukatu nahi. Gaur egun, informazioa asko hedatu da, eta jende normalak egoera honen aurrean zenbait bide edo jokamolde posible ezagutzen ditu. lkerketa, orain arte bezala aurrerantz doan neurrian, ez da txorakeria HIESaren aurkako tratamendu egokia eta baita txerto eraginkorra ere aurkituko direla pentsatzea. (epe laburrean).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia