Norteko Ferrokarrilla (2025-03-28)
2025/03/31 Iturria: norteko-ferrokarrilla
XXIX. denboraldiaren 29. saioa. Energia ilunaren ikerketarekin hasi gara, DESI espektroskopioren azken emaitzak beste teknika batzuekin konbinatu dituztelako eta susmoa dago energia iluna ahultzen ari dela.
Gai nagusia kriminalistika izan da. Josu Lopez Gazpio dibulgatzaileak azaldu digu zientziak nola argitu zuen zein izan zen Romanov familiaren patua, tsarren familiarena, iraultza errusiarraren hasieran. Gainera, balistikaz ere hitz egin digu.
Eta gainera kuantikaz hitz egin dugu: zergatik sortu ziren bi mekanika kuantiko duela ehun urte? Ez al zen nahikoa bakarra izatea? Eta zein da onena?




eu es fr en ca gl