Elhuyar zientziaren komunikazioa

Mikrobiologia

Erreka idorrek CO2-aren igorpen globala handitzen dute
 

Erreka idorrek CO2-aren igorpen globala handitzen dute

2018/05/21

Orbelaren deskonposaketa oinarrizkoa da karbonoaren ziklo globalean, baina duela urte gutxi arte, ez zen kontuan hartzen errekek prozesu horretan zuten eragina. Lurreko eta itsasoko ekosistemetan bakarrik oinarritzen ziren kalkuluak. Azken hamar urtetako ikerketek, ordea, errekak erreaktore biogeokimiko handiak direla frogatu dute, eta karbono asko

...
Bizkarrezur-muineko transplanteak GIBa desagerrarazteko duen gaitasuna, ikergai
 

Bizkarrezur-muineko transplanteak GIBa desagerrarazteko duen gaitasuna, ikergai

2018/04/16

Leuzemia tratatzeko bizkarrezur-muinaren transplante bat jaso ondoren, GIBa detektaezin bihurtu zaie zenbait pazienteri. Ondorio horren atzean dauden mekanismoak argitzea da Jon Badiola Gonzálezen helburua, egunen batean GIBaren aurkako terapian aplikagarriak izango diren itxaropenarekin. Duela gutxi, Europako odol eta hezur-muineko transplantearen elkarteak ematen duen Best Young Abstract Award saria jaso du lan horrengatik.

Akaroak nonahi

2018/03/26

Akaroei buruz hitz egin dugu udaberri hasiera honetan. Baina ez alergiari buruz hitz egiteko, baizik eta haien dibertsitatea goraipatzeko, eta, bide batez, bitxikeriak kontatzeko.

Birusak ez dira beti etsai
 

Birusak ez dira beti etsai

2018/03/01

Oso txikiak eta oso sinpleak dira, eta oso informazio genetiko gutxi dute, baina gauza harrigarriak egiteko gai dira, eta ez beti txarrerako. Eboluzioaren akuilu garrantzitsuak izan dira, eta askotan ostalariari hainbat gaitasun eta onura ematen dizkiotela konturatzen ari gara. Teknologia berriei esker birusak hobeto ezagutzen ari garen garai hauetan, badirudi gaitzak baino dezente gehiago zor diegula.
Tinto ibaia, beste mundu bat
 

Tinto ibaia, beste mundu bat

2017/12/01

Tinto ibaiak eta haren inguruak beste mundu bat dirudite. Ezohikoak dira hango koloreak eta paisaiak, berezia du geologia, eta muturrekoak kondizioak. Marteren antzeko mundutzat daukate NASAk eta ESAk, eta Marterako diseinatutako tresnak probatzen dituzte han; besteak beste, bizia detektatzekoak. Izan ere, bizidunez betetako mundu bat da Tinto, bizidunek egindako mundu bat.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia