}

Barandiaran gogoan

2011/12/21 Iturria: Norteko Ferrokarrilla

Duela 20 urte hil zen Jose Migel Barandiaran, Euskal Herrian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen Iparraldean, eta Hegoaldera itzuli zenean oso garai oparoa hasi zuen ikerketari dagokionez. Hark aurkitu zuen Lezetxiki kobazuloan Euskal Herriko giza fosilik zaharrena, esate baterako. Hori guztia aztertu dugu Jose Mari Velez de Mendizabal Barandiaran Fundazioaren presidentearekin.
Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia