Elhuyar zientziaren komunikazioa

Dietetika/Elikagaiak audioak

Dieten mundua

2019/05/06

Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktoreak dietei buruz hitz egin digu, jaten duguna oso lotuta dagoelako osasunarekin. Zer ikertu den dieten arloan, zer ez, eta zein diren ondorio nagusiak.

Ogia, garai haietan

2018/10/26

Ikerketa baten arabera, gizakiak ogia nekazaritza sortu baino askoz lehenago egin zuen. Ikerketa horren egile bat Amaia Arranz arkeobotanikaria da, eta gaur gurekin izan da irratian. Harekin ogiaz, botanikaz, arkeologiaz, historiaz eta Ekialde Hurbilez hitz egin dugu.

Eureka, garagardoa!!

2018/05/28

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria eta Mikel Abadia gurekin izan dira, garagardoaren zientziari buruz hitz egiteko. Lupulua gehitzearen arrazoi historikoaz hitz egin dugu, ale versus lager bi garagardo-mota nagusiei buruz, hartziduraz eta abar.

Edari energetikoak, kaltegarriak osasunerako

2018/01/18

Waterlooko Unibertsitateko (Kanada) ikerketa batek erakutsi du edari energetikoak kontsumitzen dituzen gazteen % 55,4k ondorio kaltegarriak izan dituztela edarion ondorioz, batez ere, loezina, eta bihotz-taupadak azkartzea. Ikerketaren berri eman du Elhuyarreko Ana Galarragak Euskadi Iirratiko Mezularia  saioan. 

Frutak, barazkiak eta NAOS Estrategia saria

2017/11/27

EHUko Bittor Rodriguez ikertzaileak NAOS Estrategia saria eskuratu du metodologia berezi bat erabiltzen duen kanpaina batengatik. Helburua da 8 eta 10 urte arteko umeengan fruta eta barazkien kontsumoa sustatzea. Eta metodologia horrek oso ideia bitxia du bere planteamenduan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia