umetoki
Pobrezia eta buruko gaitzen arteko erlazioa hausteko bidea proposatu dute
2020/12/16 Pobrezian bizi diren pertsonei gehiago eragiten diete buruko gaixotasunek. Bi faktoreen artean, erlazioa bi noranzkokoa …Walabiaren esneak karenaren funtzioa duela frogatu dute
2017/09/13 Taxonomistek bereizita sailkatu ohi dituzte ugaztun karendunak (edo plazentarioak) eta martsupialioak. Izan ere, kanguruen, walabien …umetoki
- Umetokia edo uteroa umea gordetzeko edo garatzeko lekua da. Madari itxurako erraia da, 7.5zm neurtu eta 100g pisatzen dituena. Bizitzan zehar eta emearen egoera reproduktiboaren arabera tamainaz aldatzen doa. Aldaketa hauek haurdunaldia ez eman arren gertatzen dira; berez neska gazte edo menopausian dagoen emakume baten uteroaren tamaina ez da berdina izango.Uteroa sortzeko Muller hodi biak etorriko dira erdiko parte baten egituratzeko, uteroa eratuz. Posizio normala, antebertsioa izango da; aurrera jarrita, maskuriaren goikaldearen gainean apoiatuta eta heste zuzenaren eta baginaren ardatz nagusiarekin angelu bat osatuz, antebersioaren angelua deritzona. Haurdunaldian ordea, zuzen ipini eta gorantz haziko da, antebertsioa galtzen joango delarik. Beste posizio guztiak, retrobersioan (atzeraka) edo gorantza jarrita adibidez, denak patologikoak kontsidera daitezke. Antebertsioa uteroaren erretinakuluen bitartez mantentzen da.