Inuit
“Hizkuntza gutxituen defentsa instrumentu ahaltsua da planetaren jasangarritasuna lortzeko”
2021/04/22 Gure gizarteak egun duen erronka handienetakoa da bioaniztasunaren galera larri honi zer estrategiaren bidez helduko …Inuit

- Inuit edo eskimal (inuktituteraz: ????, "herria") Artikoan bizi den etnia da. Inuitek antzeko kulturako herri indigena bat osatzen dute, eta Groenlandiari, Kanadari, Estatu Batuei eta Errusiari dagozkien Artikoko lurraldeetan bizi dira. Inuit izen multzokaria da; singularra inuk da. Bizitza nomada dute, ehizatzen dituzten animalien (elur-oreinak, hartzak, baleak eta itsas txakurrak) migrazioen araberakoa. Animalia horien eta beste batzuen zati guztiak aprobetxatzen dituzte, dela jateko, janzteko, etxebizitzak eraikitzeko, ehizarako tresnak egiteko... Hala ere, gaur egun, globalizazio-prozesu bortitza dela eta, haien jatorrizko bizitzeko moduak aldatzen ari dira, nahiz eta zenbaitek ohiturekin tinko segitzen duten, adibidez, itsas txakurren ehizan. Inuitak familia-taldeetan antolatuta daude, eta kide bakoitzak zeregin zehatz bat du. Elkartzeek eta banantzeek komunitateko zaharren onarpena behar dute, nahiz eta poligamia baimentzen duen oinarrizko egitura bat egon. Politikoki, hainbat gobernuren mende daude, eta horiek gutxiengo etniko gisa onartuta dauzkate: Estatu Batuetan, Alaska estatuan, bertako gutxiengo etnikoetako bat dira. Kanadan beren probintzia dute, Nunavut, baina lurralde gehiago eskatu dituzte Ternua eta Labradorren (Nunatsiavut), ipar-mendebaldeko lurraldeetan (Inuvialuit) eta Quebecen (Nunavik).
- Herrialdea: Danimarka