Europar Batasuna

COVID-19aren txertoak, adin txikikoentzat

Elhuyar aldizkaria

2021/04/29 Europar Batasunean ematen ari diren txerto guztiak 18 urtetik gorakoentzat daude baimenduta. Hain zuzen, saio …
Astrazenecaren txertoaren afera argitu zain

Elhuyar aldizkaria

2021/03/16 Astrazenecaren txertoaren inguruan azken egunotan sortutako albisteek zalantza eragin dute herritarren artean; bereziki, zenbait herrialdek …
Sare sozialak gaitzen agerpena eta hedapena goiz detektatzeko balia daitezke

Elhuyar aldizkaria

2021/01/28 2019-2020ko neguko Twitterreko txioak aztertuta, ikusi dute COVID-19a bazegoela Europan zabalduta, osasun-sistemak identifikatu aurretik ere. …
COVID-19: txertoek ez dute albo-ondorio kezkagarririk eragin txertaketa-kanpainan

Elhuyar aldizkaria

2021/01/27 COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpainak hasi direnetik, txertoen analisi klinikoetan ikusi ez den edozein erreakzio kaltegarri identifikatu …
Lurralde-antolamendua eta bizitza

Elhuyar aldizkaria

2020/12/01 Hirigintzak eta lurraldearen antolamenduak eragin handia dute gure bizitzan: osasunean, ingurunean, generoan, kontsumo-ohituretan, baita hizkuntza-erabileran …
Erleentzat arriskutsuak diren hiru intsektizida debekatu dituzte

Elhuyar aldizkaria

2018/05/03 Europar Batasunak hiru intsektizida neonikotinoideren erabilera debekatzea erabaki du. 2018ko otsailean Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten …

Europar Batasuna

  • Europar Batasuna (EB) batez ere Europan kokatuta dauden 27 estatuz osaturiko batasun politiko eta ekonomikoa da. 4.233.255 km2 ditu eta 447 milioi biztanle inguru. Europar Batasunak barne-merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzeko justizia komun bat izatera; politika bateratuak daude gaur egun merkataritza, nekazaritza, arrantza eta eskualde-garapenean. Schengen eremuaren barruan bidaiatzeko pasaporte kontrolik ez dago. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua. EB eta europar herritartasuna Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean sortu ziren, 1993an. EBren jatorria Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoan eta Europako Ekonomia Erkidegoan daude, hurrenez hurren 1951eko Parisko Itunean eta 1957eko Erromako Itunean sortu zirenak. Hasieran Europar Komunitateak deitu zenaren barnean zeuden herrialdeei Seien Europa deitzen zaio: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Mendebaldeko Alemania. Komunitateen ondoren sortu ziren erakundeek kide berriak izan zituzten, eta politika eremu berriak batu zizkioten. EBren azken aldaketa konstituzional nabarmena, Lisboako Ituna, 2009ean jarri zen indarrean. Orain arte herrialde bakarrak utzi du EB edo haren aurreko erakundeetako bat, Erresuma Batuak 2020an, 2016ko ekainean egindako erreferendumean irtetearen aldekoek irabazi ostean. Munduko gizakien %7,0 bizi dira EBn, baina 2017an Barne Produktu Gordina 19.670 bilioi dolarrekoa zen, munduko BGParen %24,6, eta %16,5 erosketa-ahalmena parekatzen bada. Gainera, EBko 27 herrialde kideek Giza Garapen Indizean goi-mailako emaitza dute, Nazio Batuen Garapen Programaren arabera. 2012an, EBk eskuratu zuen Bakearen Nobel saria. Kanpo Afera eta Segurtasun Politika erabilita, EBk nazioarteko harreman eta defentsan paper garrantzitsua du. EBk ordezkaritza diplomatikoak ditu mundu osoan zehar, ordezkaritza dauka Nazio Batuen Erakundean, Munduko Merkataritza Elkartean, G7an eta G20an. Bere paperaren garrantzia dela eta, superpotentzia berritzat hartzen da.
  • Egoitzaren kokapena: Brusela