}

Inurrien puparen zarata

2013/02/20 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

inurrien-puparen-zarata
Arg. Lennart Tange CC_BY

Duela urte batzuk aurkitu zuten Myrmica generoko inurriek, feromonak ez ezik, soinuak ere erabiltzen dituztela beren artean komunikatzeko. Eta, orain, Wallingfordeko Ekologia eta Hidrologiako Zentroko aditu batek, Ingalaterran, frogatu du soinua pupa-fasean daudenetik erabiltzen dutela.

Inurriak larba moduan jaiotzen dira eta, beldarrek tximeleta izatera pasatzeko bezala, inurriek eta beste intsektu askok ere pupa izeneko fase bat pasatu behar dute heldua izatera iristeko.

Soinua abdomeneko ezten bat hanka batez igurtzita egiten dute; pupa-fasearen bukaeran dauden inurriek ezten hori erabat garatuta daukatenez, Wallingfordeko Jarsten Schönroggen entomologoak baieztatu nahi izan zuen erabiltzen dutela. Pupak estres-egoeran jarri, eta mikrofono ultrasentikor baten bitartez lortu zuen soinua grabatzea.

Entzun istorioa eta inurrien soinuak Norteko Ferrokarrilla irratsaioan.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia