Espazioko misioen garai berria
2020/06/06 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Covid 19aren pandemiak proiektu aeroespazialen bilakaera ere baldintzatu du. Espazioko agentziek, segurtasunagatik, lan ohiturak aldatu behar izan dituzte, eta horregatik, zenbait misio atzeratu egingo dira. Hala ere, datozen hilabete eta urteetan misio espazial asko egingo dira, guk horietako batzuk kontatuko dizkizuegu: Lurralde ezberdinetako hiru misio abiatuko dira aurten Martera. Aurreikuspenen arabera 2021ean James Webb teleskopioa jaurtiko dute espaziora, eta beste hiru misio abiatuko dira Ilargira. Urte gutxi barrurako berriz, ilargira astronautak bidaltzeko lanean ari dira zenbait espazio agentzia.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia