Elhuyar zientziaren komunikazioa

Paleontologia

90.000 urteko egurra Bizkaian

2018/04/03

Joseba Rios arkeologo taldeak egurrezko pieza bat aurkitu du Aranbaltzako aztarnategian, Barrikan, Bizkaian. Segurua asko Neanderthalek erabilitako egurrezko tresna bat da eta aurkikuntza aipagarria da, oso arraroa da egurrak hainbeste denbora irautea. Europan beste bost egurrezko aztarna aurkitu dira, besterik ez.

Bi migrazio Iberiar Penintsulara

2018/03/26

Nazioarteko ikertzaile-talde batek Iberiar Penintsulako migrazioak ikertu ditu giza aztarnen DNA azterketen bidez. Nekazaritza ekarri zuen migrazioa eta 2.500 urte geroago izan zen bigarren migrazioa bat dokumentatu dituzte; Neolitotik Brontze Arorainoko bi migrazio nagusiak. Eneko Iriarte, izan da gurekin, ikerketan parte hartu duen Burgosko Unibertsitateko geologo bat.

Gure espeziearen eboluzioa ulertzeko aurkikuntzak, bata bestearen atzetik

2018/03/01

Gure espeziearen eboluzioa ulertzeko aurkikuntzak, bata bestearen atzetik

Hiru ikerketa arkeologiko garrantzitsu argitaratu dira, oso denbora-tarte txikian. Lehena, Misliya kobazulokoa da (Israel). Han aurkitutako 177.000-194.000 urteko giza hortzak eta tresnak aztertuta, ondorioztatu dute gizaki modernoaren Afrikatik kanpoko aztarna zaharrenak direla. Bigarren ikerketa Attirampakkham aztarnategian egin dute (India). Han

...
Neandertalek gure antza zutela berresten duten froga gehiago aurkitu dituzte
 

Neandertalek gure antza zutela berresten duten froga gehiago aurkitu dituzte

2018/02/22

Europan ezagutzen diren horma-irudi zaharrenak gizaki modernoa Afrikatik Europara iritsi baino 20.000 urte lehenagokoak edo are zaharragoak direla frogatu dute nazioarteko ikertzaileek. Hortik ondorioztatu dute neandertalek eginak direla.

Horretarako, uranio/torio desintegrazioaren datazio-teknika erabili dute penintsulako hiru kobazulotan: La Pas

...
"Gustatuko litzaidake aurkitzea ez garela planetako giza espezie bakarra"
 
María Martinón Torres Paleoantropologoa

"Gustatuko litzaidake aurkitzea ez garela planetako giza espezie bakarra"

2018/02/04

Duela gutxi izendatu dute María Martinón Torres (Ourense, 1974) CENIEH Espainiako Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentroko zuzendari. Ez zaio erraza izan, beraz, gure galderei erantzuteko tarte bat hartzea. Hala ere, ez da ezezkoa emateko gai izan: beti erakutsi du ikerketari adinako garrantzia ematen diola ikertutakoaren berri emateari. Haren erantzunak irakurrita, nabarmena da gure espeziearen iragana ezagutzeak liluratzen duela, baina baita orainak ere.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia