Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ingurumena audioak

Artikoa, Ipar Itsasoko plastikoen helmuga

2017/05/12

Europako eta Estatu Batuetako Atlantikoko kostetan itsasora botatzen diren plastikoek Artikoan amaitzen dutela erakutsi du egin berri duten ikerketa batek; bereziki, Barents  eta Groenlandiako itsasoetan. Elhuyarreko Ana Galarragak eman du horren berri Info7 irratiko Talaiatik saioan.

Plastikoa jaten duten harrak

2017/05/10

Zoriari esker jakin dute abaraskak suntsitzen dituen har batek polietilenoa jaten duela.

Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak

2017/04/26

Berriztatzen ez diren lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak. Ondorio hori atera dute elikagaien nazioarteko merkataritzak lurpeko uretan duen inpaktua neurtzeko egin duten azterketa batean.

Fukushimako hondamendiaren 6. urteurrenean

2017/03/10

Martxoaren 11n beteko dira 6 urte Fukushimako Daichii zentral nuklearrean hondamendi nuklearra gertatu zela. Oraingo egoeraz aritu da Elhuyarreko Ana Galarraga, Euskadi Irratiaren Mezularia saioan. Besteak beste, zentraletik itsasora oraindik ur kutsatua isurtzen dela ohartarazi du.

Basoen biodibertsitatea galtzeak produktibitatea galtzea dakar

2016/10/18

44 herrialdetako 8 737 espezietako 30 milioi zuhaitz aztertuta, frogatu dute biodibertsitatearen galerak produktibitatea murriztea dakarrela. Horren inguruko xehetasunak eman ditu Elhuyarreko Ana Galarragak Euskadi Irratiko Mezularia saioan.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia