}

#27 UHIN ULTRAMOREAK: Ilargia zabortegi

2024/01/24 Iturria: uhin-ultramoreak

Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino gehiago. Horien artean, Apolo misioetan eskifaiak sortutako gorotzak eta gernua biltzen dituzten edukiontziak ere badaude. Eta golf-pilotak, argazkiak, ibilgailuak... Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek horien nondik norakoak kontatu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, eta araudiaren beharra aldarrikatu dute.

Horrez gain, Amazoniaren garrantziaz eta orgasmoaz ere hitz egin dute, besteak beste. 

Uhin Ultramoreak, Elhuyarrek ekoizten du EITB Podkasterako.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia