Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elkarrizketak

Arkaitz Carracedo Pérez Minbiziaren ikertzailea

“Gure bizitzaren parte dira mutazioak eta minbizia”

2017/09/01

“Gure bizitzaren parte dira mutazioak eta minbizia”
Galdera batek abiarazi zuen Arkaitz Carracedoren ibilbide zientifikoa: zertan bereizten dira zelula osasuntsuak eta minbizi-zelulak? Orduz geroztik, ibilbide oparoa egin du minbizia ikertzen, eta halaxe aitortu zion Europar Batasunak, 2013an 1,5 milioi euroko diru-laguntza bat eman baitzion minbiziaren eta elikaduraren arteko harremana iker zezan Euskal Herrian. Gaitza hain zabaldua izanik eta zientzia egiten ari den ahalegin handia ikusirik, minbiziari begiratu sakon bat eman nahi izan diogu CIC Bioguneko bere laborategitik.
Marian Iriarte Ormazabal Kimikan doktorea

Marian Iriarte Ormazabal: “Kimika saiatu da eragin dituen arazoei konponbidea aurkitzen”

2017/06/01

Marian Iriarte Ormazabal: “Kimika saiatu da eragin dituen arazoei konponbidea aurkitzen”
Antza denez, Marian Iriarte Ormazabal ezetz esaten ez dakiten horietakoa da; ez, behintzat, Elhuyarri. Izan ere, deitu diogun bakoitzean eman digu baiezkoa, eta beti azaldu da laguntzeko prest. Oraingo honetan ere ez dio uko egin elkarrizketari, baina, aitortu digunez, denbora behar izan du erantzunak pentsatzeko. Ondo hausnarturako erantzunak dira, beraz.
“Lanean, ikasitakoa erabiltzeko aukera izatea gustatuko litzaidake”
 
Irati Markuerkiaga Olabe Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintzan ikertzaile

“Lanean, ikasitakoa erabiltzeko aukera izatea gustatuko litzaidake”

2017/04/07

Herbeheretara deitu behar izan dugu Irati Markuerkiaga Olaberekin hitz egiteko. Izan ere, hango unibertsitate batean, Radboud Unibertsitatean, dabil tesia egiten. Ikerketan buru-belarri murgilduta badago ere, gaztetan ez omen zuen uste ikertzaile izango zenik: "Nire inguruko eredua ingeniariek eta kooperatibistek osatzen zuten, eta horretan ikusten

...
“Gizarteak asko miretsi izan ditu zientzialariak, eta haur mimatuen modura jokatzen dute”
 
Marta Macho Stadler Matematikaria

“Gizarteak asko miretsi izan ditu zientzialariak, eta haur mimatuen modura jokatzen dute”

2017/04/04

Marta Macho matematikaria da, foliazioen teoria geometrikoan eta geometria ez-konmutatiboan espezializatua. Ikerketa-lanetatik harago, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren “Mujeres con Ciencia” espazio digitaleko editore ere bada. Emakume zientzialariak ikusgai bihurtzeko egin duen lan eskerga aitortzeko hainbat sari jaso ditu, tartean Berdintasunerako Emakunde Saria, apirilean bertan. Martarekin argitu nahi izan dugu nola egiten duten emakumeek zientzia, eta zientzia-sistemak, egun dagoen bezala, baldintzatzen ote duen emakumeen parte-hartzea.  

Elkarrizketa: Nekane Balluerka

2017/03/18

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berriarekin egin dugu hitzordua: Nekane Balluerka kargua hartu duen lehen emakumea da. Izendapenarekin harro, beste emakume batzuei erantzukizun handiko postuetara iristeko bidea zabalduko dien esperantza du. Portaera Zientzien Metodologiako katedraduna eta Psikologia fakultateko irakasle, unibertsitatearen gobernu taldeko kidea izan da azken urteotan.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia