}

Ugaztun bat jurasikoko uretan igeri

2006/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ugaztun bat jurasikoko uretan igeri
2006/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: M.A. Klinger / CMNH)

Kastorearen eta igarabaren antzeko ugaztun baten fosila aurkitu dute. Orain arte aurkitu izan den uretako ugaztun baten fosilik zaharrena da. Ehun eta hirurogeita lau milioi urte ditu eta Txinako paleontologia-museo batean topatu dute. Science aldizkarian eman dute aurkikuntza horren berri.

Fosilean eskeletoa ia osorik dago, eta, itxurari erreparatuta, Castorocauda lutrasimilis izena jarri diote ugaztun iledun horri. Izan ere, izenak adierazten du kastore-buztaneko igarabaren antzeko ugaztuna zela. Ohiturak ere igarabaren antzekoak izango zituela uste da: uretan egingo zuen bizitzaren zati handi bat, eta arrainekin elikatuko zen gehienbat.

Ugaztunen eboluzioaren historia korapilatsua da eta adarrez josia dago.

Dirudienez, C. lutrasimilis horren ahaide-talde bat izan zen gaur egungo ugaztun guztiak eman zituena; espezie horren adarra, aldiz, galdu egin zen.

Berriak labur
9
1
219
2006
4
019
Paleontologia; Eboluzioa; Museoak