Elhuyar zientziaren komunikazioa

Paleontologia

Aroeirako gizakia, berdina eta berezia

2017/03/20

Aroeirako gizakia, berdina eta berezia
400.000 urte inguruko garezur bat aurkitu dute Aroeirako haitzuloan (Portugal). Lisboako Unibertsitateko arkeologoek zuzendutako nazioarteko talde batek berreskuratu eta aztertu du garezurra, eta, adierazi dutenez, Europan mendebaldeen aurkitutako atxeliar kulturako fosil zaharrena da. Izan ere, garezurraren inguruan aztarna asko daude, tartean, atxeliar kulturako harrizko tresnak eta animalia hezurrak.
El Sidroneko neandertalek landareak jaten zituztela ondorioztatu dute
 

El Sidroneko neandertalek landareak jaten zituztela ondorioztatu dute

2017/03/09

El Sidron (Asturias) kobazuloko neandertalek pinaziak, perretxikoak eta goroldioa jaten zutela frogatu dute, hortzen lertzotik erauzitako material genetikoa aztertuta. Aldiz, ez dute topatu haragia jaten zutela erakusten duen frogarik. Ikertzaileen esanean, neurri batean harrigarria da, orain arte nagusiki haragijaleak zirela uste izan baitute,  be

...
Estibaliz Apellaniz Ingunza Geologian doktore eta paleontologoa

Estibaliz Apellaniz Ingunza: “Komunikazio-teknologiek harritu eta beldurtu egiten naute”

2017/03/01

Estibaliz Apellaniz Ingunza: “Komunikazio-teknologiek harritu eta beldurtu egiten naute”
Ibilbide luzearen talaiatik erantzun die galderei Esti Apellanizek. Egia esan, lehen unean kezka ere agertu zuen, ez ote zen egokiagoa izango gazte bati egitea galderak. Ezetz, ikertzaile gazteek ere bazutela lekua aldizkarian, baina, orain eta hemen, beraren erantzunak ezagutu nahi genituela. Interesgarriak izango zirela susmatu, eta asmatu.
Dinosauro baten lehen garun fosildua topatu dute
 

Dinosauro baten lehen garun fosildua topatu dute

2016/11/15

Sussexen, Ingalaterran, duela hamar urte baino gehiago topatutako fosil berezi bat dinosauro baten lehen garun fosildua dela baieztatu dute. Iguanodonaren ahaide baten garuna da,113 milioi urte ditu, eta garbi ikusten dira meningeak, odol-hodi batzuk eta inguruko ehunak.

Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaile batek zuzendu du fosilaren azterketa,

...

Lezetxikiri agurra

2016/11/05

Arrasateko Lezetxiki aztarnategian 20 urtez jarraian egin ditu Aranzadik indusketa-lanak. Ez dago Euskal Herrian horren sakon aztertu den aztarnategirik. Aurtengo udarako kanpaina, ordea, azkena izan da oraingoz.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia