Elhuyar zientziaren komunikazioa

Polimerozko zuntz optiko hibrido bat sortu dute eguzki-energia lortzeko, modu eraginkorrean eta merke

2018/05/31 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

polimerozko-zuntz-optiko-hibrido-bat-sortu-dute-eg
Eguzki-argia kontzentratzeko eta zelula fotovoltaikoetara garraiatzeko errendimendu handiko polimerozko zuntz optiko dopatuak Arg. Itxaso Parola Domingo/EHU

Eguzki-kontzentragailu lumineszente gisa jokatzen duen polimerozko zuntz optiko berri bat, merkea eta eraginkorra, lortu du Itxaso Parola Domingo telekomunikazio-ingeniariak.

Orain arte garatutako zelula fotovoltaiko egokienak siliziozkoak diren arren, hobetu beharreko alderdi asko dituzte: silizio-iturriak mugatuak dira, instalazio-azalera handiak behar dira, eguzkitiko zuzeneko argia behar dute, eta, beraz, eguzkiari jarraitzeko sistemak behar dituzte…. Horrek guztiak garestitu egiten du eguzkitiko energia eskuratzea.

Horri irtenbidea emateko, dopatzaile hibridoko polimerozko zuntz optiko bat garatu du Itxaso Parola Domingok, EHUko eta Braunschweig Unibertsitateko beste ikertzaile batzuekin elkarlanean. Zuntz optikoaren ezaugarriak hobetzeko, osagai organikoz eta ez-organikoz osatutako dopatzaile bat erantsi diote polimeroari.

Parolak azaldu duenez, polimero hibridozko zuntz optikoak eguzki-kontzentragailu lumineszente gisa jokatzen du: eguzki-argia xurgatzen du eta uhin-luzera handiago batean emititzen du; argia zuntz optikoaren muturrera garraiatzen du barne-islapen osoaz, eta muturrean, zelula fotovoltaikoa kokatzen da. Lehen aldia da osagai organikoak eta ez-organikoak dituen polimerozko zuntz optikoak erabiltzen direla xede horretarako.

Emaitza oso ona izan da, siliziozko zelula fotovoltaikoek baino errendimendu handiagoa izateaz gain (bereziki egun hodeitsuetan), askoz ere merkeagoa baita.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia