}

Metano-isurien arduradun nagusiak gas- eta petrolio-erauzketak direla frogatu satelite bidez

2021/08/09 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

metano-isurien-arduradun-nagusiak-gas-eta-petrolio
Petrolio-erauzketa, Permiar Arroan Arg. Sharon Sperry Bloom/CC-BY-NC-SA

AEBko Permiar Arroan egindako ikerketa batek agerian utzi du gasa eta petrolioa erauzteko industriak direla giza jardueren ondorioz isurtzen den metanoaren arduradun nagusiak. Itziar Irakulis Loitxatek Valentziako Unibertsitate Politeknikoko ikertzaileak gidatu du ikerketa, eta Science Advances aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Permiar Arroan daude AEBko erregai fosilen erauzketa-industria handienak. Ikertzaileek satelite hiperespektralak erabili dituzte haien metano-isuriak detektatzeko. Izan ere, haien bitartez, lurretik zein helikoptero eta hegazkinen bidez baino eremu handigoak azter ditzakete denbora gutxian, eta sasoi desberdinetan egindako neurketekin alderaketak egin ditzakete.

Emaitzek erakutsi dute 2018tik gerora egin dituzten erauzketetan aurrekoetan baino metano gehiago isurtzen dela, ia bikoitza. Putzuetatik ez ezik, biltegietatik ere isurtzen da metanoa, eta gas-soberakinak erretzean ere metano asko isurtzen da. Hori eragozteko, industria horiek zorrotzago kontrolatzea eskatu dute ikertzaileek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia