}

Hubble, zaharrak berrituta

2009/05/19 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Zazpi astronautako talde bat aritu da Hubble espazio-teleskopioa konpontzen. Besteak beste, bateriak berritu dizkiote, orientatzeko sentsoreak aldatu dizkiote, ikus-eremuan behar bezala finka dezan irudi bidez jaso beharrekoa, eta osagai elektronikoak babesteko estalkiak jarri dizkiote.

Hori guztia egiteko, bost saio egin dituzte astronautek, hau da, bost aldiz atera dira espaziora. Hala, beste zenbait urte lanean aritzeko moduan utzi dute 1990ean jaurti zuten espazio-teleskopioa. Inolako konponketarik egin ezean, Hubble 2010-2011 urterako hondatuko zatekeen. Orain, gutxienez 2014. urtera arte luzatu diote balio-bizitza.

Irudiak: NASA

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia