Avalon leherketa, Kanbriarraurreko animalia-eztanda
2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kanbriarrean, inoiz gertatu den animalia-leherketa handiena gertatu zen, orain dela 542-520 milioi urte. Orduan sortu ziren gaur egun ezagutzen ditugun animalia gehienen taldeak. Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean, Kanbriarra baino 30 milioi urte inguru lehenago gertatu zen beste leherketa handi baten berri eman dute. Avalon leherketa deitu diote. Mundu osoan garai hartako aztarnategi bakarra ezagutzen dute, Australian, eta han aurkitu zituzten animaliok.
Gainera, ikusi dute leherketa hartatik sortutako bizidunek ez dutela inongo loturarik geroago, Kanbriarrean, sortu ziren bizidunekin, eta gehienak desagertu egin zirela Kanbriarreko leherketa gertatu baino lehen. Ikerketa horrek ideia bat indartzen du, alegia, eboluzioa ez dela poliki eta era ordenatuan gertatzen, saltoka edo boladaka baizik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia