}

Abiatu da ‘Passion for Knowledge - Quantum 13’

2013/09/30 Elhuyar Zientzia

Gaur hasi eta, astebetez, maila goreneko zientzialariak bilduko dira ‘Passion for Knowledge-Quantum 13’ zientzia-jaialdian. Askotariko dibulgazio- eta kultura-ekintzak eskainiko dituzte, herritarrei beren zientziarekiko grina helarazteko, eta aurrerapen zientifikoek gizartean duten garrantzia jakinarazteko.

 Jaialdiaren programaren zati handiena publiko orori zuzenduta dago. Hain zuzen,  Hitzaldiak eskainiko dira, nazioarteko izen handiko zientzialarien eta zenbait diziplinetako pertsona ospetsuen eskutik. Hitzaldion osagarri gisa, zientzia-komunikazioko Naukas online plataformako kideek Naukas Quantum saioak eskainiko dituzte, hau da, zenbait zientzia-gairi buruzko 10 minutuko hitzaldi laburrak. Halaber, Antzezlan bat antzeztuko da lehen aldiz: “La entrevista” (“Elkarrizketa”). Antzezlanean, zientziari lotuta bizi diren bi pertsonaiaren harreman pertsonalak, gogoak eta gatazka etiko eta moralak jorratuko dira.

Bestalde, zientzia-jaialdiak asmoa du bigarren hezkuntzako ikasleengana punta-puntako zientzialariak hurbiltzeko, top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketekin. Eta ikertzaile gazteei zuzendutako trebakuntza-tailerraketa Nobel Pitch tailer bereziak ere eskainiko ditu.

Publiko orokorrari zuzendutako hitzaldi irekiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira jaialdiaren webgunean: www.quantum13.eu. Eta webgune horretan bertan izango da eguneroko kronika ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia