Koroideremia
2014/09/15 Iturria: Norteko Ferrokarrilla
Begietako gaixotasun arraroa da koroideremia. Arraroa, genetikoa eta endekapenezkoa. Ez du atzera bueltarik. Koroideari eragiten dio, erretina eta esklerotikaren artean dagoen begi-globoaren geruza bat. Gaixoek denborarekin ikusmena galtzen dute ingururetatik. Pixkanaka estutzen den tunel batean egongo balira bezala. Guk gaixotasunak kaltetutako lau umeren gurasoak izan ditugu gaur irratian, AMAIA ELGEZABAL eta FRAN OLEA, hain zuen, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartea sortu duten pertsonak.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia