#52 UHIN ULTRAMOREAK: Tximinoek guk baino lehen
2025/06/12 Iturria: uhin-ultramoreak
Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. Uhin ultramoreak podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak azaldu dutenez, azkenaldian egin diren ikerketek zalantzan jartzen dute pertsonari egotzi izan zaion esklusibotasun hori. Hain zuzen, gure gertuko primateek, zehazki, txinpantzeak perkusio-jotzaile finak direla ikusi dute, eta ahozko komunikazio konplexua erabiltzen dutela elkarren artean, eta baita bonoboek ere. Bestalde, egia ote da zentral nuklearren tximinietatik ateratzen den ke zuria ez dela toxikoa, ur-lurruna baizik?
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.




Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia