Elhuyar zientziaren komunikazioa

Mikrobiologia artikuluak

Miren Basaras Ibarzabal Mikrobiologoa

“Nik nahiko nukeena da guk izatea mikroorganismoen kontrola”

2019/03/01

“Nik nahiko nukeena da guk izatea mikroorganismoen kontrola”
Miren Basaras Ibarzabal (Bilbo, 1968) mikrobiologoa Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, eta beti dago komunikabideoi erantzuteko eta jendeari azalpenak emateko prest, ikastaro, hitzaldi eta halakoen bidez. Horren adibide ugari topa ditzake irakurleak Elhuyar aldizkarian bertan. Oraingoan, baina, ez diogu mikroorganismoez galdetu, bere buruari buruz baizik. Eta erantzun benetan interesgarriak eman dizkigu, bere oroitzapen eta itxaropenez… eta baita mikroorganismoez ere.
1918ko pandemia: ehun urteko itzala, lausoagoa gaur
 

1918ko pandemia: ehun urteko itzala, lausoagoa gaur

2018/11/30

Duela 13 urte, ikertzaile-talde batek Influenzavirus bat berpiztu zuen; zehazki, 1918ko gripe-pandemia eragin zuena. Batzuek bioterrorismoaren mamua haizatu zuten arren, helburua guztiz zientifikoa zen, noski: birusaren ahalmen hilgarriaren sekretua argitu nahi zuten, berriro halakoren bat gertatzea eragozteko. Ikerketa haren aurretik eta ondoren, beste hainbat egin dira, mundu osoan, helburu berarekin. Ez dute arriskua desagertzerik lortu, baina bai orduan baino apalagoa izatea.
Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela
 

Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela

2018/10/24

Azken urteotan, hainbat ikerketak frogatu dute badagoela erlazioa herpes birusaren eta alzheimerraren artean. Alabaina, hain birus ohikoa denez (ezpainetako herpesa eragiten duen birus bera da, HSV1), zientzialariek zuhurtziaz hartu dute, eta sakon ikertu nahi izan dute erlazio hori, atzean egon daitekeen mekanismoa argitzeko. Eta, dirudienez, gero

...
Probiotikoak agian ez dira uste zuten bezain eraginkorrak ezta onuragarriak ere
 

Probiotikoak agian ez dira uste zuten bezain eraginkorrak ezta onuragarriak ere

2018/09/13

Ohikoa da probiotikoak hartzea, hesteetako funtzionamendua zaintzeko eta mirkobioma bere onera ekartzeko, adibidiez, antibiotikoak hartu ondoren. Ohitura hori, ordea, alferrikakoa izan daitekeela ondorioztatu dute ikertzaile batzuek. Are gehiago: probiotikoek mikrobioma bere onera etortzea oztopatu dezakete. Cell aldizkarian argitaratu dute ikerket

...
Ebolavirus berri bat detekatu dute ostalari batean, infekzioa gertatu aurretik
 

Ebolavirus berri bat detekatu dute ostalari batean, infekzioa gertatu aurretik

2018/08/30

Lehen aldiz, ebola eragiten duen birus berri bat identifikatu dute ostalari batean, gizakia infektatu edo animalia gaixotu aurretik. Bombali deitu diote birusari, eta Sierra Leonako saguzar batzuetan identifikatu dute. PREDICT proiektuaren barruan egin dute aurkikuntza, eta Nature Microbiology aldizkarian argitaratu dute haren genomaren sekuentzia.

...

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia