Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elhuyarren berriak artikuluak

Teknopolis eta Elhuyar aldizkaria, kazetaritza-sariketa banatan hautagai
 

Teknopolis eta Elhuyar aldizkaria, kazetaritza-sariketa banatan hautagai

2019/11/29

Teknopolis eta Ana Galarraga Aiestaran hautagai izan dira, hurrenez hurren, Boehringer medikuntza-kazetaritza sarietan eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan. Lehena, Hiesari buruzko “Hiesa bizirik” saioagatik izan da hautatua, eta bigarrena, berriz, Elhuyar aldizkariko “Iraultza txikien lekukoak” atalarengatik.

Elhuyarrek zientzia gizarteratzen

...
Asteburu honetan hasiko da Teknopolisen denboraldi berria
 

Asteburu honetan hasiko da Teknopolisen denboraldi berria

2019/09/25

Aurkeztu da Teknopolis zientzia eta teknologiari buruzko saioaren denboraldi berria. Asteburu honetan abiatuko da, ETB1en eta ETB2n; bietan, ordu berean: 13:30ean. Zientzia eta teknologia eguneroko bizitzaren zirrikitu guztietan aurki ditzakegula erakusteko asmoa du Elhuyarrek eta ETBk elkarrekin ekoitzitako saio honek.

Abian da Norteko Ferrokarrilla

2019/09/11

Abian da Norteko Ferrokarrilla
Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

Kalean eta sarean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia

2019/09/05

Kalean eta sarean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia

Inoiz baino mardulago dator azken aldizkaria. Izan ere, orri gehiago eman dizkiogu analisiari, gaia (larrialdi klimatikoa) sakon aztertzeko, eta ikertzaileek bidalitako artikulu gehiago argitaratu ditugu, Gai Librean atalean.

Bestalde, Nerabezaroaren zientzia da aldizkariaren erdiko orrialdeetako erreportajea. Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologi

...

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat

2018/02/09

Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia