Teleskopio
Zulo beltz baten lehen irudia erakutsi du EHT teleskopioak
2019/04/10 Nola atera argazki bat, definizioz hautemanezina denari? Hau da zulo beltzaren definizioa, Elhuyar ZTH Hiztegi …Antares izarraren azala eta atmosfera, iruditan
2017/08/28 Eguzkia ez den izar baten irudirik onena lortu dute, ESO behatokiko VLT teleskopioaren interferometroa erabilita …NASAk James Webb teleskopioari izena aldatzea baztertu du.
2021/10/18 Mila pertsonak baino gehiagok, tartean astronomoek, egindako eskaera baztertuz, James Webb espazio-teleskopioari (JWST) izena ez …Esne Bidearen erdian dagoen zulo beltzaren lehen irudia aurkeztu dute
2022/05/12 Astronomoek hainbat metodo erabili dituzte Sagittarius A*, Esne Bidearen erdian, gugandik 27.000 argi-urtera dagoen zulo …Teleskopio

- Teleskopioa urrutiko astroak behatzeko tresna bat da, zeruko objektu horietatik datorren erradiazio elektromagnetikoa jasotzeko eta analizatzeko aukera ematen duena. Astronomian erabiltzen den tresna nagusia da, baina beste zenbait arlotan ere bai (esaterako, ornitologian eta argazkigintzan).Hitza grezierazko ?????????? (t?leskópos, “urrunera begira”) hitzetik Errenazimentu ondorengo latin zientifikoan sortutako telescopium terminotik dator. Hain zuzen, XVII. mendearen hasieran asmatu zenetik, terminoa urruneko astroetatik iristen zen argiaren hargailu modura erabili izan da, beraren handiagotze optikoari esker begi hutsez nekez hauteman edo gehienetan ikus ez daitezkeen zeruko objektu puntualak behatzeko. Lippershey-k eta Galileok lehen teleskopioak 1608. urte inguruan egin zituzten, eta geroztik tresna horiek garrantzi handia izan dute zientziaren historian. Hastepenetakoek —eta gaur egun ere zabalduen daudenek— argi ikusgaia hautematen dute, eta teleskopio optiko deritze: horiek urrutiko objektuen irudiak hainbat aldiz handiagotzea lortzen dute. Bi mota nagusiko teleskopio optikoak erabili izan dira oso aspalditik: a) errefrakzio-teleskopioa (edo teleskopio errefraktorea), irudiak handitzeko leiar- edo lente-sistema darabilena, eta b) erreflexio-teleskopioa (islapen- edo ispilu-teleskopioa ere esaten zaio) argia fokalizatzeko ispilu-sistema darabilena. Dena den, 1930eko hamarkadan, Bernhard Schmidtek (1879-1935) teleskopio katadioptrikoa asmatu zuen, lenteen eta ispiluen kualitateak konbinatuz, horrela potentzia handiko baina tamaina txikiko teleskopioak fabrikatuz. XX. mendean, frekuentzia edo maiztasun guztietako erradiazio elektromagnetikoaz dabiltzan teleskopioak eraikitzen hasi ziren: irrati-teleskopioak, mikrouhin-teleskopioak, argi infragorri edo ultramorea jasotzen dutenak, X izpi edo gamma izpien teleskopioak.