Farmazia
“Birologia maskulinoegia da oraindik”
2020/05/07 Nerea Irigoyen Vergarak abizen euskaldunak dituen arren, Zaragozan jaioa da, eta hamar urte daramatza Erresuma …“Zientziarako grina kutsatu zigun irakasleak eragin handia izan du nigan”
2018/11/30 Lekeition jaioa, 1979an. Farmazian doktorea da, eta Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko irakasle agregatua. 2011tik …“Ezinbestekoa da zientzia jendeari hurbiltzea”
2017/12/08 Ainhoa González Pujana ez da kasualitatez iritsi EHUko NanoBioCel taldeko ikertzaile izatera. Aitortu duenez, beti …Farmazia
- Farmazia hitzak artikuku honetara birzuzentzen du, botikak eskuratzen diren lekua eta horiek gordetzeko instalakuntza gaitzat duena beste hau da: Botika (instalakuntza).Farmazia farmakoen prestakuntzaz eta dispentsazioaz arduratzen den zientzia da. Osasun produktuak prestatu eta dispentsatzen diren lekua ere bada, baina kasu honetan farmazia bulego edo botika izena ematen zaio. Farmazia osasun zientzien adar bat da eta bere helburua medikamenduen jatorria, izaera, ezaugarriak eta prestakuntza aztertzea da. Farmazialariek kimikari eta medikuekin batera, eragin terapeutikoa duten konposatu organikoak sintetizatzeko erantzukizuna dute. Gainera, osasun eta higiene arloetan gero eta gehiago eskatzen da aholkua komunitate farmazeutikoari. Farmaziak farmako eta medikamentuei buruzko jakintzaz gain, hauek giza gorputzaren gain duten eragina eta gorputzaren ezaugarri kimiko eta biologikoak hartzen ditu barne. Horretarako, farmazia galenikoa, farmakologia, biofarmazia eta farmakozinetika, farmakodinamika, toxikologia, farmakoteknia, [biokimika]], mikrobiologia eta kimika farmazeutikoa eremuak aztertzen ditu, besteak beste.